Alexandro Nevskiren hilobia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alexandro Nevskiren hilobia
Jatorria
Sorrera-urtea1746
Ezaugarriak

Alexandro Nevskiren hilobia edo raka (errusieraz: Мемориальный комплекс раки Александра Невского) Errusiako artearen estilo barrokoko obra bat da, XVIII. mendean, zilarrez egina, Elisabet I.a enperatrizaren erregealdian Alexandro Nevski santu ortodoxoaren omenez. Multzoak zilarrezko zurezko kapera txikiago bat ere badu bere baitan (hau ere zilarrez apaindua), Petri I.a Handiaren eta Ivan V.aren agintaldietan egindakoa.

Rak edo raka errusieraz liturgia eta arte ortodoxoan erabiltzen den terminoa da, era honetako monumentuak izendatzekoa eta aldagai zuzenik ez duena euskaraz: kapera, hilobi, erlikia-ontzi... termino hiruiek aplika dakizkioke.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaperaren kokapen originala izan zen Alexandro Nevskiren Lavrako Hirutasunaren Katedrala da, San Petersburgon. 1922an Herrmitage museoan jarri zuten.

2013an, erlikiak propio, rakatik atera eta Katedralera eraman zituzten. 2023an, multzo monumentala bera Hermitagetik berriz katedralera eramatea adostu zuten Errusiako Kultura ministerioak Kiril patriarka ortodoxoak erdietsitako akordio batean,[1] zeinean Vladimir Putinek ere esku hartu izan duela komentatu den (garai berean Rublioven Hirutasunaren ikonoa elizari ematea erabaki zuen Putinek, kasu honetan Moskun, Tretiakov museotik hiriko katedral nagusira). Erabaki hauek Errusiako kontserbazio eta arte aditu batzuen kritikak eragin dituzte.[2] Nolanahi ere, jabetza aldaketa barik, 50 urterako lagapena da rakaren lekualdaketa, iragarri denez.[1]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Norman, Geraldine. (2013-05-17). «Hermitage returns monumental silver sarcophagus of Saint Alexander Nevsky to the Russian Orthodox Church» The Art Newspaper - International art news and events (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).
  2. (Ingelesez) «Orthodox Patriarch Kirill says he only asked to borrow Rublev’s ‘Trinity’ from Tretyakov Gallery, but Putin gave it back to church outright» Meduza (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]