Alexandro Nevski

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alexandro Nevskiren ikonoa.

Alexandro Nevski, errusieraz Александр Ярославич Невский, Aleksandr Jaroslavitx Nevski (Pereslavl-Zaleski, 1220 inguru - Gorodets, 1263ko azaroaren 14a) Novgorodeko printzea eta gerlaria izan zen, Eliza Ortodoxoan santua izendatua. Garai latzetan suediarren, Teutondar Ordenaren eta tartarren aurka arrakastaz borrokatzeagatik eta Urrezko Horda boteretsuari aurre egiteagatik entzutetsu bilakatu zen.

Alexandro Nevski gazte zelarik (1225), Gengis Khan buru zuten mongoldarrek Errusiako estepako estatuak menderatu zuten. Alexandroren Novgorod hiria mongoldarrengandik salbu geratu bazen ere, mendebaldetik zetozen etsaiei egin behar izan zien aurre.

Izan ere, 1237an aita santuak bulda bat plazaratu zuen katolizismoaren aurka matxinatu ziren finlandiarren kontra borrokatzeko eta errusiarrak katoliko bihurtzeko. Honela, Birger Jarl buru zuen armada suediarra osatu zen, eta 1240an Neva ibaian lehorreratu ziren. Uztailaren 15ean Alexandrok suediarrak gainditu zituen ibaian. Hori zela eta, Nevski (Nevakoa) goitizena jaso zuen.

Geroago, Orden Teutondarrak Pskov eta Tartu hiriak inbaditu zituen. Alexandrok eraso eta irabazi egin zien Peipus aintzira izoztuan. Inozentzio IV.a aita santuak 1251n bi kardinal bidali zizkion Alexandrori Erromako babesa eskaintzeko, baina buruzagi militarrak arbuiatu zituen.

Errusiako Eliza Ortodoxoak 1547an kanonizatu zuen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexandro Nevski Aldatu lotura Wikidatan