Algirdas Julius Greimas
Wikipedia(e)tik
Algirdas Julius Greimas, batzuetan Algirdas Julien Greimas (Tula, Errusiar Inperioa, 1917 – Paris, Frantzia, 1992), frantses hizkuntzalaria izan zen, jatorriz lituaniarra.
[aldatu] Biografia
Parisko Sorbonan lortu zuen letretako doktoregoa 1949an, eta Parisko Goi Mailako Ikasketa Eskola Praktikoan bete zuen bere lana. Maurice Merleau-Pontyren filosofia lanak eta Claude Lévi-Straussen lehen obrak aztertu ondoren, semiotikari buruzko bere lehen liburua argitaratu zuen: Semantika estrukturala (1966). Horrez gainera, Zentzuari buruz (1970), Maupassant. Testuaren semiotika (1976) eta Semiotika eta giza zientziak (1976) ere idatzi zituen. Semiotikaren gaian maisutzat hartua izan da.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.