Alvise Cadamosto
Wikipedia(e)tik
Gambia ibaia, Cadamostok esploratutako ibaia.
Alvise Cadamosto edo Alvide da Ca' da Mosto (Venezia, Veneziako Errepublika, 1432 - 1488ko uztailaren 18a) Veneziako itsasgizona izan zen.
[aldatu] Biografia
Mediterraneoan barrena merkataritza-bidaia ugari egin ondoren, Kanariar uharteetara eta Afrika mendebaleko kostaldera (Senegal eta Gambia) abiatu zen, Antonio Da Nolirekin batera, Henrike Nabigatzailea Portugalgo printzeak antolatu zuen espedizioaren buru (1455-1456). Cabo Verdeko uharteak aurkitu zituen bidaia horietan.
El libro de la prima navigazione per l´oceano a la terre de Nigri bidaia eta aurkikunde horien berri ematen duen liburua idatzi zuen (1507an argitara emana).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.