Amadigi di Gaula

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Amadigi di Gaula izenekoa Georg Friedrich Händelek idatzitako opera bat da (HWV 11 bezala katalogatua), 1699an Antoine Hudar de la Motte idazleak idatzitako zalduntza liburu batean oinarritua dagoena, Amadis de Gaula izenekoa. André Cardinal Destouches konpositoreak ere gai honi buruzko opera bat idatzi zuen.

Libretoa oraindik adostua ez dagoen egile batena da, John Jacob Heidegger hartzen baitzen bere egiletzat, baina Giacomo Rossi eta Nicola Francesco Haym ere proposatu dira egiletzat.

Händelen opera hau 1715eko maiatzak 25ean estreinatu zen Londresko Her Majesty's antzokian, lehen antzezpenean Nicoló Grimaldi castrato ospetsuak parte hartu zuelarik. Operak arrakasta handia izan zuen, Londresen hamazazpi aldiz antzeztu zelarik eta beste horrenbestetan Hamburgon Oriana izenburuarekin. Ondoren ahaztua izan zen 1929an Alemaniako Osnabrück hirian eta 1968an Ingalaterran berreskuratu zen arte.

Händelen jatorrizko eskuizkribua desagertu egin zen, soilik 1715eko libretoaren edizio bat ezagutzen delarik.

Lehen antzezpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Papera Ahots mota Aktorea
Amadigi alto castratoa Nicolò Grimaldi
Oriana sopranoa Anastasia Robinson
Melissa sopranoa Elisabetta Pilotti-Schiavonetti
Dardano altoa Diana Vico
Orgando sopranoa (ezezaguna)

Istorioaren laburpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amadigi, paladin bat, eta Dardano, Traziako printzea, biak Orianataz maiteminduta daude, Zorioneko Uharteetako erregearen alaba zena. Orianak Amadigi nahiago du. Melissa aztiak ere Amadigi erakarri nahi du, sorginkeria, idazki edo mehatxu ezberdinen eraginez harrapatu nahirik.

Amadigik izpiritu eta furia ezberdinei aurre egiten die, eta duelu batean Dardano hiltzen du. Melissak Dardanoren mamua deitzen du bere mendekua betetzen laguntzeko, baina mamuak jainkoak Amadigi eta Oriana babesteko prestatuta daudela dio. Orgando, Orianaren osaba eta bera ere aztia, zerutik gurdi batean jeisten da eta Amadigi eta Orianaren arteko ezkontza bedeinkatzen du. Artzaien dantza batekin amaitzen da opera.