Osnabrück

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Osnabrück

 Saxonia Beherea
Osnabrück hiriaren aireko ikuspegia.
Osnabrück hiriaren aireko ikuspegia.

Osnabrückeko armarria

Izen ofiziala Osnabrück
Herrialdea
Estatua
Barrutia
 Alemania
 Saxonia Beherea
Osnabrück
Alkatea Wolfgang Griesert
Koordenatuak 52°16′0″N 08°02′0″E / 52.26667°N 8.03333°E / 52.26667; 8.03333Koordenatuak: 52°16′0″N 08°02′0″E / 52.26667°N 8.03333°E / 52.26667; 8.03333
Osnabrück non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Osnabrück
Eremua 119,80 km2
Garaiera 63 m
Posta kodea 49074–49090
Biztanleria 165.021 bizt. (2011)
Dentsitatea 1.377,47 bizt./km²
Sorrera 780
Matrikula OS
http://www.osnabrueck.de/

Osnabrück Alemaniako Saxonia Beherea estatu federaleko hegoaldeko hiri bat da. 2011ko erroldan 165.021 biztanle zituenez, estatuko hiri jendetsuenetan hirugarrena da (Hanover eta Brunswick dira lehen biak).

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saxonia Beherea estatuko hegoaldean dago Osnabrück, Dortmund hiritik 80 kilometro ipar-ekialdera, Münstertik 45 kilometro ipar-ekialdera, eta Hanover hiriburutik 100 kilometro mendebaldera. Teutoburg basoaren iparraldeko muga da, eta Wiehengebirge mendizerraren ekialdean dago. Osnabrück itsas mailaren gainetik 64 m gorago dago. Hase ibaiak zeharkatzen du.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpresa garrantzitsuok dute egoitza Osnabrücken:

  • Karmann, autoen produkzioa (Audi A4, Chrysler Crossfire eta DaimlerChryslerCLK modeloak)
  • Hellmann Worldwide Logistics, nazioarteko garraioetarako
  • KM Europa Metall, metalurgia
  • Felix Schoeller, paper espezializatuaren fabrikazioa

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 01 Innenstadt ("Erdigunea")
  • 02 Weststadt ("Mendebaldeko herria")
  • 03 Westerberg ("Mendebaldeko mendia")
  • 04 Eversburg
  • 05 Hafen ("Portua")
  • 06 Sonnenhügel
  • 07 Haste
  • 08 Dodesheide
  • 09 Gartlage
  • 10 Schinkel
  • 11 Widukindland
  • 12 Schinkel-Ost
  • 13 Fledder
  • 14 Schölerberg
  • 15 Kalkhügel
  • 16 Wüste
  • 17 Sutthausen
  • 18 Hellern
  • 19 Atter
  • 20 Pye
  • 21 Darum/Gretesch/Lüstringen
  • 22 Voxtrup
  • 23 Nahne

Hezkuntza, formazioa eta ikerketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osnabrücken hiru goi mailako heziketa gune aurki daitezke:

  • Universitaet Osnabrück, 10.000 ikasle inguru, Zuzenbide, Enpresagintza, Ekonomia, Matematika, Fisika eta Biologia fakultateak barneratzen dituena
  • Fachhochschule Osnabrück (Ingeniaritza eskola)
  • Katholische Fachhochschule Norddeutschland (ikasketa katoliko eta sozialen eskola)

Carolinum eskola Karlomagnok fundatu zuen, eta Alemaniako eskolarik zaharrenetarikoa da. Ingurumenaren Fundazio Federalak Osnabrücken du egoitza nagusia.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dago argi izenaren jatorria. Brück hitzak zubi bat egongo zela adierazten du, baina Osna hitzaren inguruan hainbat hipotesi daude: Ochsen-etik etor liteke, "idia" esan nahi duenez idiak pasatzeko zubia izango zen esanahia, baina agian Asen (Æsir, eskandinaviar mitologiako jainkorik garrantzitsuenak) hitzetik etor liteke, "jainkoen zubia" izango litzatekeelarik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karlomagnok sortu zuen 780an apezpikuaren egoitzaren ondoko merkatu herri izateko eta 803rako jadanik Osnabrückeko Printze-apezpikuaren egoitza bihurtu zen. 804ean Karlomagno berak Gymnasium Carolinum (eskola) sotu zuen, data eztabaidagarria den arren, Alemaniako eskolarik zaharrena izango litzateke egia balitz. Hiri izendatua izan zen 1147an eta 1157an Frederiko I.a Bizargorriak gotortzeko eskubidea eman zion. Osnabrück Hansa hiria bihurtu zen orduan.

Osnabrückeko mapa, 1633

1561 eta 1639 arteko urteak zailak izan ziren Osnabrücken, izan ere sorgin ehizak eta erlijio gerrak ezagutu baitzituen hiriak. Istilu hauekin bukatzeko Osnabrücken eta Münsterren Westfaliako bakeaz ezagutzen diren itun handi bi sinatu ziren.

Napoleondar Gerretan Prusiak hartu zuen hiria (1795) eta ondoren Frantziak (1803), baina gerra bukatzerakoan Prusiaren eskutan gelditu zen eta honek Hanoverko Erresuman sartu zuen 1866an berriz eskuratu arte.

Lehen Mundu Gerrako porrotaren ondoren gosea eta langabezia iritsi ziren Osnabrückera. Sozialdemokrata edo katolikoa izan ohi zen hirian naziek irabazi zuten 1930ko hauteskundeetan. Ekonomiaren garatzen hasi zen orduan, juduak eta nazien aurkari politikoak garapen honetaz profitatu ez baziren ere. Naziek hiriko juduak eta ijitoak kontzentrazio-esparrutan sartu zituzten gerra garaian. Hiria oso bonbakatua izan zen (honen %75a suntsituta izan bait zen) eta 1945ean estatubatuarrek hartu zuten Osnabrück. 1946an Britainiarren Okupazio Eremuan gelditu zen eta britainiarrek hiriko 70 etxe hartu zituzten beraientzako.

Alemaniako Errepublika Federalaren sorkutzarekin batera, Osnabrück Saxonia Behereko estatu berrian sartuta geratu zen.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osnabrück ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Hiritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Osnabrück Aldatu lotura Wikidatan