Amado Nervo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Amado Nervo.

Amado Nervo (Tepic, Mexiko, 1870eko abuztuaren 27a - Montevideo, Uruguai, 1919ko maiatzaren 24a) Mexikoko idazle modernista izan zen. Kazetaritza, saiakera, kronika, eleberria eta, batez ere, olerkiak idatzi zituen.

[aldatu] Biografia

1900ean, Europara iritsi zen kazetari gisa eta Crónicas de viaje ("Bidazti-kronikak") idatzi zuen; Parisen bizi zela Rubén Darío ezagutu zuen, haren eta garai hartako frantses idazleen eragina izan zuen, eta Poemas (1901) olerki-liburua argitaratu zuen han.

Mexikora itzuli zenean, Lira heroica (1902, "Lira heroikoa"), Las voces (1904, "Ahotsak"), Los jardines interiores (1905, "Barruko lorategiak") olerki-liburuak idatzi zituen. Mexikoko enbaxadore izan zen, eta Espainian bizi izan zen 1914 arte. 1918tik 1919ra, gobernuak Argentinara eta Uruguaira bidali zuen enbaxadore gisa. Haren beste idazlan batzuk: Místicas (1897, "Mistikak"); Perlas negras (1899, "Perla beltzak"); Elevación (1917, "Goratzea"); Plenitud (1918, "Betetasuna"); El estanque de los lotos (1919, "Lotoen aintzira"); El arquero divino (1922, "Arkulari jainkozkoa").

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak