Rubén Darío

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rubén Darío
Rubén Darío
Datu pertsonalak
Izen osoa Félix Rubén García Sarmiento
Ezizena Rubén Darío
Jaio 1867ko urtarrilaren 18a
Metapa (Nikaragua)
Hil 1916ko otsailaren 6a
Leon (Nikaragua)

Félix Rubén García Sarmiento (Metapa/Ciudad Darío, Matagalpa, 1867ko urtarrilaren 18aLeon, 1916ko otsailaren 6a) poeta nikaraguarrik ospetsuena da. Rubén Darío izengoitia erabili zuen eta horrela da ezaguna.

Modernismo literarioaren sortzailea da gaztelaniaz, Jose Marti kubatarra ere korronte kidea izanda. "Gaztelaniazko literaturaren printze"tzat daukate askok.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetandik hasi zen poesia lanak idazten. Hamalau urte besterik ez zuela dei egin zioten politikari liberalek Managuara. Garai hartan eman zituen argitara Manuel Acuña eta Cada oveja dramak. 1882. urtean El Salvadorrera jo zuen eta bertan ezagutu zuen Victor Hugo frantsesaren poesia. 1886. urtean Txileko La Epoca egunkariko erredaktore postua lortu zuen. Hurrengo urtean eman zuen Abrojos obra argitara, Campoamor poeta espainiarraren tono poetikotik gertu oraindik. Urte berekoak dira halaber Emelina eleberri erromantikoa eta Canto épico a las glorias de Chile poema bilduma. 1888. urtean bere maisu lana izango zen Rimas y Azul poema guztiz original eta modernoak eman zituen argitara Valparaison.

1890. urtean ezkondu zen San Salvadorren Rafaela Contrerasekin (bere poesietako Stella), baina ezkontzaren biharamunean Guatemalara erbesteratu behar izan zuen estatu kolpearen ondorioz. Bertan El correo de la tarde egunkaria zuzendu zuen urte betez. 1892. urtean Espainiara joan zen, Nikaraguako ordezkari gisa, Ameriketako aurkikuntzaren IV. mendea ospatzen zela-eta. Bertan Campoamor eta Castelar ezagutu zituen. Nikaraguara itzulitakoan emaztea hil zela jakin zuen. Berriro ere ezkondu zen, baina berehala bereizi zen bigarren emaztearengandik.

New York, Buenos Aires eta Parisen barrena ibili ondoren, Espainiara itzuli zen 1898an, eta Valle Inclán, Jacinto Benavente, Antonio Machado eta abarrekin sendotu zituen harremanak. Espainian Nikaraguako enbaxadore izendatu zuten 1907. urtean.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste obra garrantzizkoak Primeras notas: epístolas y poemas (1886), Los raros y Prosas profanas (1896), Cantos de vida y esperanza (1905), El canto errante (1907), Canto a la Argentina (1909), Poema de Otoño y otros poemas (1910) eta La vida de Rubén Darío escrita por él mismo (1916) dira, bere bizitzari buruzkoa azken hori.

  • Abrojos (1887).
  • Canto épico a las glorias de Chile (1887).
  • Rimas (1887).
  • Azul... (1888).
  • Prosas profanas y otros poemas (1896-1901).
  • Peregrinaciones (1901).
  • Cantos de vida y esperanza (1905).
  • El canto errante(1907).
  • Poema de otoño (1910).
  • Canto a la Argentina y otros poemas (1912).
  • La isla de oro (1913).
  • La vida de Rubén Darío (1914).
  • La isla de oro (1915) (amaitu gabea).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rubén Darío Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]