Amedeo Avogadro

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Amedeo Avogadro
Amedeo Avogadro
Zientzialaria
Arloa Kimika, fisika
Jaio 1776ko abuztuaren 9a
Italia Turin (Italia)
Hil 1856ko uztailaren 9a
Italia Turin (Italia)
Lanak Avogadroren legea


Amedeo Avogadro edo Lorenzo Romano Amedeo Carlo Avogadro di Quaregna e di Cerreto (Turin, 1776ko abuztuaren 9a - Turin, 1856ko uztailaren 9a) fisikari eta kimikari italiarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piemonteko familia garrantzitsu batean jaio zen eta 20 urterekin zuzenbide kanonikoan lizentziatu zen. Turinen abokatu lanetan hasi arren benetako grina fisikak sortarazten zion eta berandu izan arren fisika eta matematika ikasketak egin zituen. John Dalton eta Louis Joseph Gay-Lussacen ikerketak baliatuz bere izena daraman legea argitaratu zuen 1811ean.

1820an Turingo Unibertsitateak katedra bat sortu zuen berarentzako baina 1821ean Sardiniako erregearen aurkako iraultzan parte hartzeagatik unibertsitateko lanpostua utzi arazi zioten. Hala ere bere ikerketa zientifikoen garrantzia eta sona zela eta, 1833an bere katedra berreskuratu zuen.

Eredu atomikoen inguruan lan ugari egin zuen eta 1841ean ikerkuntza hauek biltzen zituen Física dei corpi ponderabili (edo Trattato della costituzione materiale de'corpi) liburua kaleratu zuen.

Teorien onarpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere teoriek ez zuten beste munduko harrerarik izan, baina 1860an (Avogadro hil eta lau urtetara) Jacobus Henricus van't Hoffek erabat baieztatu zituen Avogadroren esanak baita bere legeari merezi zuen garrantzi eman ere.

Edozein sustantziaren mol batek duen molekula kopuruari Avogadroren zenbakia izena eman zitzaion fisikari italiarrak egindako lan eskerga onartze aldera.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amedeo Avogadro Aldatu lotura Wikidatan