Amur

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Koordenatuak: 53°06′N 140°44′E / 53.100°N 140.733°E / 53.100; 140.733

Amur
errusieraz Амур, txineraz 黑龍江
Heilongjiang (Amur) shore.jpg
Amur ibaia.
Kokapena Txina, Errusia, Mongolia
Luzera 4.354 km
Arroa 1.855.000 km²
Emaria ahoan: 11.400 m³/s
Iturburua Txina ipar-ekialdeko mendiak
Ibai ahoa Okhotskeko itsasoa
Amur watershed.png

Amur[1] (errusieraz: Амур, mongolieraz: Хар Мөрөн, mantxueraz: ᠰᠠᡥᠠᠯᡳᠶᠠᠨ ᡠᠯᠠSahaliyan Ula, «Ibai beltza», txinera tradizionalez: 黑龍江; txinera sinplifikatuz: 黑龙江; pinyina: Hēilóng Jiāng, «Dragoi Beltzaren ibaia») ekialdeko Asiako ibaia da, ekialdeko Errusia eta ipar-ekialdeko Txinaren arteko muga egiten duena. 4.354 kmko luzera du, eta munduko bederatzigarren ibairik luzeena da.

Ekialde Urruneko nabigazio bide guztiz garrantzitsua da, neguko izoztea luzea eta udako uholdeak handiak diren arren. Amur ibaiko arrainik handiena kaluga da, 5,6 mko luzera erdiets dezakeena[2].

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kenteko ekialdetik (Mongolia) datorren Txilka, eta Daxing'an mendilerroko mendebaldetik (ipar-ekialdeko Txina) datorren Argun ibaiek bat egitean eratzen da. Handik aurrera 2.824 km luze da, 4.354 km luze Argun ibaiaren iturburutik aurrera. Muga egiten du Errusia eta Txina (Mantxuria) artean, ibilbidearen parterik luzeenean, eta Sakhalin golkoan Okhotskeko itsasora isurtzen da, Tartariako itsasartearen iparraldean, Nikolayevsk-na-Amure hiriaren ondoan.

Ibaiadar nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hidrometria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amur ibaiaren emaria 1933-1990 bitartean neurtua izan da Komsomolsk-na-Amuren[3]. Gune horretan, drainatutako azalerak 1.730.000 km² du, arro osoaren % 93,2. Bertan urteko batezbesteko emaria 9.874 m³/s da; emari handiena irailean du (20.813 m³/s) eta txikiena martxoan (1.058 m³/s).

Amur ibaiaren batezbesteko emariak (m³/s), Komsomolsk-na-Amuren neurtuak
Datuak: 1933 eta 1990 artean

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Euskaltzaindia, Europako toponimia fisikoa, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf .
  2. C. Michael HOGAN (2013): Amur River Encyclopedia of Earth. Eoearth.org
  3. Amour ibaia Komsomolsken Grdc.sr.unh.edu
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amur Aldatu lotura Wikidatan