Angéle de la Barthe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Angéle de la Barthe
Bizitza
JaiotzaTolosa Okzitania, 1230 (egutegi gregorianoa)
Heriotza1275 (egutegi gregorianoa) (44/45 urte)
Heriotza modua: sutan errea
Jarduerak
Jardueraksorgina

Angéle de la Barthe (Tolosa, Okzitania, 12301275) ustez Toulouseko emakume bat izan zen, Frantzian sorginkeriagatik salatua eta Inkisizioak heriotzarekin zigortua izan zena 1275ean.[1][2] Erdi Aroko sorgin-jazarpenetan sorginkeriagatik hiltzera kondenatutako lehenengo pertsona bezala deskribatu da.[3] Ikertzaileek frogatu dute historia eta epaiketak XV. mendeko idazle batek asmatu zituela.[4]

Akusazioa, epaiketa eta exekuzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hugues de Beniols inkisidoreak (Toulouseko inkisizioaren buru gorena)[4] akusatu zuen, deabrurekin sexu-harremanak izan zituela leporatuz, eta, ondorioz, otso burua eta suge isatsa zuen munstroa erditu zuela esanez.[5] Munstroaren janari bakarra, Angéle de la Bartherek erail eta bere hilobietatik ateratzen zituen haurtxoak ziren.[6] Bi urtez haurtxoekin elikatu zuela aitortu zuen Angélek, munstroak gauaren erdian ihes egin zuen arte.[1] Hugues de Beniols-ek ez zuen galdetu ea bi urtetan haurtxo asko desagertu ziren ala ez. Angéle erruduntzat jo eta erre egin zuten Saint Stephen plazan, Toulousen.[4]

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo jakintsuek zalantzak dituzte Angéle de la Bartheren istorioaren egiazkotasunaren inguruan, izan ere, ez dago bere epaiketaren frogarik Toulouseko erregistro historikoetan. Gainera, 1275. urtean, demonioekin tratua ez zen krimena. Azkenean, XV. mendeko kronikak badirudi, fikziozkoak direla.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «The History of The Inquisition - Part 2 by Paul Carus» web.archive.org 2007-10-21 (Noiz kontsultatua: 2019-03-28).
  2. (Ingelesez) Kinsman, Robert S.. (1974-01-01). The Darker Vision of the Renaissance: Beyond the Fields of Reason. University of California Press ISBN 9780520022591. (Noiz kontsultatua: 2019-03-28).
  3. «Protected Blog › Log in» beyondtheblog.wordpress.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-28).
  4. a b c d (Ingelesez) Medway, Gareth. (2001-04). Lure of the Sinister: The Unnatural History of Satanism. NYU Press ISBN 9780814756454. (Noiz kontsultatua: 2019-03-28).
  5. Lea, Henry Charles. (1906). A history of the Inquisition of the Middle Ages. New York : Macmillan (Noiz kontsultatua: 2019-03-28).
  6. (Ingelesez) Summers, Montague. (1958). The geography of witchcraft. University Books (Noiz kontsultatua: 2019-03-28).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Angéle de la Barthe