Angels & Demons (filma)
| Datuak | ||
|---|---|---|
| Jatorrizko izenburua | Angels & Demons | |
| Izenburua euskaraz | Aingeruak eta Deabruak | |
| Urtea | 2008 | |
| Estreinaldia | 2009ko maiatzaren 15a (Hego Euskal Herria) 2009ko maiatzaren 13a (Ipar Euskal Herria) |
|
| Generoa | Thrillerra | |
| Herrialdea | ||
| Iraupena | 138 minutu | |
| Aurrekontua | 150 milioi dolar | |
| Banatzailea | Columbia Picturea | |
| Zuzendaria | ||
| Ron Howard | ||
| Ekoizleak | ||
| Brian Grazer Ron Howard John Calley |
||
| Aktoreak | ||
| Tom Hanks Ayelet Zurer Ewan McGregor Stellan Skarsgård Pierfrancesco Favino Nikolaj Lie Kaas Armin Mueller-Stahl |
||
| Musikagileak | ||
| Hans Zimmer | ||
| Jatorrizko hizkuntza | ||
| Ingelera | ||
| Sariak | ||
| - | ||
| Webgunea | ||
| http://www.angelsanddemons.com/ | ||
| Datu gehigarriak | ||
| Lortutako irabaziak: 410,660,788 Dolar [1] Filmaren fitxa: [1] IMDb-en Filma aurrekaria: Da Vinci Kodea |
||
Ángels & Demons (euskaraz Aingeruak eta Deabruak) Estatu Batuak eta Hego Euskal Herrian maiatzaren 15ean estreinatutako filma da, Ipar Euskal Herrian berriz maiatzaren 13an estreinatu zen. 2000. urtean Dan Brownek idatzitako Angels & Demons liburuaren kontakizunean oinarrituta dago. Filma honen zuzendaria den Ron Howardek lehendik idazle berdinaren izenburu berdineko liburuan oinarritutako Da Vinci Kodea filma ere zuzendua zuen. Liburuaren zaleek irrikaz itxaroten ari ziren honi zagokion bertsio zinematografikoa, hau azkenik 2009ko maiatzean estreinatu zelarik. [2]
Eduki-taula |
Argudioa[aldatu]
Robert Langdon ikerlariak Illuminatiak izeneko aintzineko sekretuzko anaitasunaren izatearen froga aurkitzen du: historiako sekretuzko erakunde garrantzitsuena, hauek era berean bere izatea arriskuan jartzen duen mehatxu bati aurre egin beharrean daude: Eliza Katolikoa. Langdon Illuminatiak elizaren aurka antimateria lehergailu baten leherketa saikera baten bitartez azpilanetan dabiltzela ohartzen da, hortaz Erromara joan eta han Vittoria Vetra izeneko emakumezko italiar zientzialari eder eta misteriotsuarekin elkarlanean hasiko da.
Biak egun bakar bateko atsedenik gabeko bidaia batean barneratuko dira, itxitako kripta, katakunba arriskutsu eta katedrale bakartietan zehar, azkenean munduan den ganga sekretuenaren bihotzeraino ailegatu arte. Langdon eta Vetrak 400 urteko antzinakotasunak dituzten lorratzak jarraituko dituzte, hauek biziraupenaren itxaropen bakarra Vatikanoa bera dela agertzen dutelarik. como la única esperanza de supervivencia.
Antzezleak[aldatu]
- Tom Hanks, Robert Langdon profesoarearen paperean.
- Ayelet Zurer, Vittoria Vetra zientzialaria.
- Ewan McGregor, Patrick McKenna kamarlengoa, liburuan Carlo Ventresca.
- Pierfrancesco Favino, Ernesto Olivetti inspektorea.
- Stellan Skarsgård, Goardia Suitzarraren buru den Ritcher.
- Nikolaj Lie Kaas, Illuminatientzat lanean dabilela uste duen hiltzailea.
- Armin Mueller-Stahl, Strauss Kardinala, liburuan Mortati Kardinala.
Kanpo loturak[aldatu]
- "Angel & Demons" filmaren Webgune Ofiziala. Ingeleraz
- [2] filmaren fitxa IMDb-en
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ http://www.the-numbers.com/movies/2009/ANDEM.php
- ↑ Angels and Demons 2007ko otsailaren 19ko Internet Movie Database webgunearen datuak