Anna Giordano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anna Giordano
Bizitza
JaiotzaMilan, 1965 (58/59 urte)
Herrialdea Italia
Familia
AitaNicola Giordano
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakornitologoa eta ekintzaile ekologista
Jasotako sariak

Anna Giordano (Messina, Sizilia, Italia, 1965) ekologista bat da, Naturaren Aldeko Mundu Funtsak Sizilian duen taldeko buruetako bat. Goldman saria irabazi zuen 1988an, eta ezaguna da hegaztien alde egiten duen lanagatik eta Messinako itsasarteaz gaindi egiten ari diren zubiaren aurka borrokatzeagatik, zubi horrek ingurumenean eragingo dituen kalteak direla eta.[1][2][3]

Hegaztien Babeserako Italiako Ligako (Lega Italiana Protezioni Uccelli) kide egin zen sei urte zituela. 1981ean, isileko ehiztariek zementuzko bunkerretatik tiroka 17 hegazti nola botatzen zituzten ikusi ondoren, isileko ehiztarien kontrako borrokari ekin zion. Harrapari migratzaileak ehizatzea tradiziotzat zuen eta emakumeari toki agerikoenak ukatzen zizkion gizarte sexista hartan, Giordanok ez zuen langintza samurra izan. Poliziari, basozainei eta tokiko agintariei dei egiten zien legez kanpoko hilketa haiek geraraz zitzaten, baina ez zioten kasurik egiten. Hala ere, lan horri eutsi zion, eta mundu osoko gazteentzako kanpamentuak antolatu zituen, udaberriro, hegazti migrariei behatzeko eta ikusten zituzten isileko ehiztarien berri poliziari emateko.[1][2]

Ehiztariek mehatxuekin eta indarkeriarekin erantzun zioten. 1986an, su bonba batekin eraso zioten haren autoari, eta Giordano ozta-ozta atera zen onik. Geroago, etxean sartu zitzaizkion, eta postaz belatz bat bidali zioten hilik, mehatxu mezu batekin. Gainera, Giordano eta harekin batera hegazti migrariei behatzen ari zitzaizkien gazte talde bat eskopetekin tirokatu zituzten. Azkenean, Sizilian legea betearazteko ardura zutenek beren lanari ekin zioten, eta Giordanori hain agerikoa zen isileko ehiza gerarazteko lanean laguntzen hasi zitzaizkion.[1][2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Ingelesez) Anna Giordanori buruzko orria, Goldman sariaren webgunean.
  2. a b c (Ingelesez) Thomas Sancton: "Anna Giordano — Making the Skies Safer", Planetaren Aldeko Heroiak galeria, Time.com webgunean.
  3. (Ingelesez) Anna Giordanori buruzko artikulua, FRONTLINE/World webgunean.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.