Messina
Messina[1] Italiako hiria eta izen bereko probintziako (650.000 biztanle inguru) hiriburua da, Siziliako uhartearen ipar-ekialdean, izen bereko itsasartearen ondoan kokatua dagoena; 243.252 biztanle ditu (2009).
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Zonalde oso sismikoa da; izan ere, antzina behin eta berriz suntsitu izan dute lurrikarek. 1908ko abenduaren 28an gertatu zen lurrikara gogor batek ia guztiz suntsitu zuen hiria; garai horretan zituen 150.000 biztanletatik 60.000 biztanle inguru hil ziren lurrikararen ondorioz.
Historia [aldatu]
K. a. VIII. mendearen inguruan sortu zen.
Ekonomia [aldatu]
Portuaren ingurukoa da Mesinako ekonomia-jarduera nagusia. Elikagaiak, mekanika, ontziolak, beiragintza eta zeramikagintza dira jarduera aipagarrienak.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak [aldatu]
| Italiako hiri nagusiak | ||
|---|---|---|
|
Erroma • Milan • Napoli • Turin • Palermo • Genova • Bolonia • Florentzia • Bari • Catania • Venezia • Verona • Messina • Padua • Trieste |
||