Antartikako penintsula

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Antartikako penintsula
Satelite bidezko argazkia
Satelite bidezko argazkia
Geografia
Ant-pen map.png
Kokalekua Antartika
Koordenatuak 68°S 66°W / 68°S 66°W / -68; -66
Punturik garaiena Jackson mendia 4.190 m.
Administrazioa
 Antartika
Demografia
Biztanleria 0 bizt.

Antartikako penintsula[1] edo Antartikar penintsula[1] Mendebaldeko Antartikan dagoen "S" itxura duen penintsula da. Penintsulak aurrean kontinente amerikarra du eta mendebaldean Bellingshausen itsasoa eta ekialdean Weddell itsasoa ditu.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinean, penintsula osoari Erresuma Batuak Grahamen Lurra zioen eta Estatu Batuek Palmerren lurra. Baina 1964an, herrialde biek adostu zuten Graham lurra iparraldea eta Palmerren lurra hegoaldea izango zirela. Muga Jeremy eta Agassiz lurmuturretan kokatu zuten.

Txilek O'Higginsen lurra deritzo, Bernardo O'Higgins libertadorearen omenez, eta Argentinak San Martin lurra deritzo, José de San Martín libertadorearen omenez.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Penintsulan zehar Antartandes mendilerroa dago. Mendilerroaren lekurik altuena 4.190 metrotako Jackson mendia da, beste mendi nagusiak 3.657 metrotako Coman mendia eta 2.860 metrotako Esperanza mendia dira. Mendilerroa Andeen jarraipena baino ez da, Scotiako dortsalaren bidez.

Penintsula antartikoaren ondoan badaude zenbait uhartedi eta uharte, batez ere iparraldeko eta ekialdeko kostetan:

  • Ekialdean:
    • Joinville uhartea
    • Dundee uhartea
    • Vega uhartea
    • James Ross uhartea
    • Robertson uhartea
    • Hearst uhartea
    • Ewing uhartea
    • Dolleman uhartea
    • Steele uhartea
    • Butler uhartea

Lurralde aldarrikapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argentina, Txile eta Erresuma Batuak penintsularen jabetza aldarrikatzen dute: Argentinar Antartikoa, Txiletar Antartikoa eta Britainiar Antartikoa, hurrenez hurren. Aldarrikapen guztiak Itun Antartikoa dela eta geldituta daude.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antartikako penintsula Aldatu lotura Wikidatan