Itun Antartikoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Itun Antartikoa Antartikaren statusa finkatzen duen ituna da. 1959ko abenduaren 1en Washingtonen sinatu zen eta 1961eko ekainaren 23an indarrean jarri zen.

Itunak Antartikaren status legala finkatzen du eta bere administrazioa kontsulta-biltzarren bidez egiten da (bi urterakoak 1991 arte, urte baterako gero).

Ikerketa baseak eta lurralde aldarrikapenak Antartikan (2002).

Baseak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itunaren baseak hauek dira:

  • Antartikar eskualdea bake helburuentzako da. Ezin da aktibitate militarrik egin, armen frogak adibidez, baina militarrak ikerlari zientifikoekin edo bake helburuekin egon daitezke;
  • Ikerketa zientifikoak askatasuna izango du, eta alde sinatzaileen arteko kooperazioa eratu;
  • Informazioa eta langileria aske elkartrukatuko da, beti Nazio Batuen eta beste nazioarteko erakundeen kooperazioan;
  • Ituna sinatu zenerako lurralde aldarrikapenak ez dira auzitan egongo, ezta aldarrikapen berriak egingo;
  • Bonba nuklearrren eztandak eragotziak daude, bauita hondakin nuklearren pilaketa;
  • Ituna hegoaldeko 60°00' latitudeko baino hegoalderago dauden lurralde guztiraino hedatuko da baina ez itsasoetan;
  • Herrialdeko guztietako betetzaileak edozein area heldu daiteke, baseak, instalazioak eta ekipoak barne;
  • Edozein aktibitate aurretik aditzera eman behar da, baita militarrak sartzea ere;
  • Betetzaileak, zientifikoak eta laguntzarako langileria hiritar diren jurisdikziopean izango dira;
  • Estatu sinatzaile arteko kontsulta-biltzarrak sarritan egingo dira baina Ituna aldatzeko aho batez egingo da;
  • Estatu kideek edozein herrialdek egindako Itunaren kontrako aktibitateak etsiaraziko dituzte;
  • Nazio Batuetako kideaden edozein herrialdea Ituna sinatu dezake, beti Itunaren sinatzaileen baimenarekin;
  • Estatu sinatzaileen arteko auziak adiskidetasunez erabakiko dira eta, akordiorik egon ezean, Nazioarteko Justizia Tribunalak erabakiko du.

Gomendioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badaude kontsulta-biltzarretan adostutako 170 gomendioak Ituna osatzen dutenak, nagusiak hauek dira:

  • Fauna eta Flora Antartikoa Mantentzeko neurriak (1964),
  • Antartiko fokak mantentzeko akordioa (1972),
  • Itsas-baliabide bizi antartikoak mantentzeko Ituna (1980),
  • Ingurugiro-babesari buruzko Protokoloa, 1991eko urriaren 4an sinatuta eta 1998ko urtarrilaren 14an indarrean jarrita. Protokolo honek bost anexotan ingurugiroa babesten du: itsas-kutsadura, fauna eta flora, ingurune-inpaktuaren ebaluazioak, hondakinen kudeaketa eta babestutako areak; baliabide mineralekin lotura duten aktibitate guztiak eragozten ditu ikerketa zientifikoa izan ezik.

Kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itun Antartikoak bi kide multzo ditu:

  • Kontsultarakoak (hizpide eta hautespidearekin):

Alemania, Argentina, Australia, Belgika, Brasil, Bulgaria, Txile, Txina, Hego Korea, Ekuador, Espainia, Ameriketako Estatu Batuak, Finlandia, Frantzia, India, Italia, Japonia, Zeelanda Berria, Norvegia, Herbehereak, Peru, Erresuma Batua, Errusia, Hegoafrika, Suedia, Ukraina eta Uruguay.

  • Ez-kontsultarakoak (hizpidearekin baino ez):

Austria, Kanada, Txekiar Errepublika, Kolombia, Ipar Korea, Danimarka, Eslovakia, Estonia, Grezia, Guatemala, Hungria, Papua Ginea Berria, Errumania, Suitza, Turkia eta Venezuela.

Itun Antartikoaren idazkaritza Buenos Airesen dago, Argentinan. 2005eko maiatzean idazkaria Jan Huber nederlandarra zen.

Lurralde aldarrikapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itun Antartikoaren zazpi kideek Antartikoaren zati baten jabetza aldarrikatu dute.Itunaren 4. artikuluaren arabera aldarrikapenak "izoztuta" daude. Aldarrikapenak, orokorrean, ez dira ez beste herrialdeek ez Nazio Batuek onartuak.Zeelanda Berria, Australia, Frantzia, Norvegia eta Erresuma Batuak elkarri onartzen dizkiete bere aldarrikapenak, Argentina eta Txilek ere gauza bera egin dute. Bestetik, bai Estatu Batuek bai Errusiak ez dute onartu inoren aldarrikapenak eta beraientzako eskubidea gorde dute.

Lurralde aldarrikapena duten herrialdeak hauek dira:

Badaude aldarrikapena egin ez duten herrialdea baina eskubidea gorde dutenak:

  • Brasil
  • Espainia
  • Peru
  • Hegoafrika
  • Errusia
  • Ameriketako Estatu Batuak

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]