Antiziterako mekanismoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Antikytherako mekanismoaren berreraikipena Atenasko Arkeologia Museo Nazionala ikusgai (Robert J. Deroskik Derek John de Solla Price ikerlarien ikerkuntzetan oinarriturik eraikia).

Antiziterako mekanismoa antzinako mekanika gailu bat izan daitekela uste den objektu bat da. Kreta eta Zitera uharteen artean kokatzen den Antizitera uhartean zeuden Antzinako Grezia aroko itsasontzi baten hondoratze lekuan topatua izan zen. Ustez, K. a. 87. urtekoa litzateke, nahiz eta oraintxu burutu berri izan diren dataketa berrien arabera bere data K. a. 150 eta K. a. 100. urte bitartean legoke.

[aldatu] Ikerketak

Ezagutzen den lehenbiziko engranaje bidezko mekanismoetako bat da, ustez planeten mugimenduak jarraitzeko eraikia legoke. Burututako berreraikitze ezberdinen arabera, engranaje diferentzialak erabiliko lituzkeen mekanismoa da, hau zeharo harrigarria da, ezagutzen diren mekanismo mota hauen lehengo urratsak XVI. mendekoak baitira.

Derek J. de Solla Price (1922-1983) ikerlariak burututako hasierako ikerketen arabera, gailu hau eguzkia eta ilargiaren kokapenak zodiakoan ezartzeko gai litzateke, nahiz eta ondorengo ikerketek gailu hau askoz ere "buruargiagoa" zela azalduarazi.

[aldatu] Iruditegia

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Antiziterako mekanismoa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak