Antonio Gades
Antonio Gades espainiar dantzaria izan zen (Elda, Alacant, 1936 - Madril, 2004). Hamazazpi urte zituela hasi zen dantzan, Pilar Lópezen Konpainian. 1960an Italiara jo zuen. Han ikasi zuen dantzaren teknika akademikoa (Anton Dolinekin); 1963an Espainiara itzuli zen, eta bere Konpainia sortu zuen. New Yorkeko Nazioarteko Azokari esker (1964) egin zen ezagun mundu osoan, eta hurrengo hamarkadan nonahi jaso zituen txalo-zaparradak, batez ere F. García Lorcaren hainbat obraren (Odolezko ezteiak) egokitzapenak dantzatuz. Hainbat film ere egin zituen, batez ere Carlos Saurarekin (Odolezko ezteiak, Carmen, Maitasun sorgindua). Alicia Alonsorekin batera aritu zen Kubako Ballet Nazionalean (1978-1980), eta 1980an Espainiakoaren zuzendari izendatu zuten.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.