Antonio Rueda Sánchez-Malo
Antonio Rueda Sánchez-Malo (Iruñea, 1911ko maiatzaren 7a - Madril, 1975eko otsailaren 24a) nafar fiskal eta politikaria izan zen, frankismo garaian nabarmendu zena. Almería (1945-1946), Cáceres (1946-1956), Araba (1956-1961), Nafarroa (1961-1962) eta Valentziako (1962-1973) gobernadore zibila izan zen.[1]
Tirso Rueda Marín artilleria-koronelaren eta Josefa Sánchez-Maloren semea, 1935ean Fiskaltzan sartu eta Lugora bidali zuten. Gerra Zibila piztean matxinoen alde egin zuen, hasieran artillerian eta gero Gorputz Juridiko Militarrean. Gerra ondoren, politikari ekin zion.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Ponce Alberca, Julio (2016). Los gobernadores civiles en el primer franquismo. Universidad de Sevilla