Antonio Zapata

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Antonio Zapata y Cisneros (Madril, 1550eko urriaren 8a - Madril, 1635eko apirilaren 27a) Espainiako kardinala izan zen, Iruñeko apezpikua izandakoa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita Francisco Zapata de Cisneros Barajasko kondea eta ama María Clara de Mendoza zituenez, Cisneros kardinalaren senidea zen.

Salamancako Unibertsitatean ikasi zuen Zuzenbide kanonikoa eta Inkisizioan hasi zen. 1587an, Cádizeko apezpiku eta, 1596an, Iruñeko apezpiku bihurtu zen. 1600an, Burgosko artzapezpiku izendatua, 1604an, Klemente VIII.a kardinal ordenatu zuen. 1605eko konklabean parte hartu zuen.

1620an, Filipe III.ak Napoliko erregeorde hautatu zuen. 1625ean, Toledoko artzapezpiku eta, 1627an, Inkisidore Orokor izendatu zuten.

1629an argitaratutako "Discurso de la obligación en conciencia y justicia que los prelados tienen en proveer las dignidades y beneficios eclesiásticos" liburua idatzi zuen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Bernardo de Sandoval y Rojas
Iruñeko apezpikua
1596 - 1600
Ondorengoa
Mateo Burgos Moraleja