Filipe III.a Espainiakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Filipe III.a Espainiakoa
Filipe III.a Espainiakoa

Filipe III.a, Frans Pourbus Gaztearen erretratua.


Espainia eta Portugalgo erregea
1598ko irailak 13 – 1621eko martxoak 31
Aurrekoa Filipe II.a Espainiakoa
Ondorengoa Filipe IV.a Espainiakoa

Jaiotza 1578ko apirilaren 14a
Madril, Espainia
Heriotza 1621eko martxoaren 31a
Madril, Espainia
Ezkontidea Margarita Austriakoa
Senideak Aita: Filipe II.a Espainiakoa
Ama: Ana Austriakoa
Erlijioa Katolizismoa
Sinadura Filipe III.a Espainiakoa-ren sinadura
Escudo de Armas de Felipe II a Carlos II.svg

Filipe III.a Espainiakoa (edo Austriakoa, edo Habsburgokoa) (Madril, 1578ko apirilaren 14aMadril, 1621eko martxoaren 31), ezizenez Elizkoia deitua, 1598-1621 bitartean Espainia eta Portugalgo erregea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita Filipe II.a eta ama Ana Austriakoa (1549-1580) izan zituen. 1598ko irailean, aita hil ondoren, Espainia eta Portugalgo errege bilakatu zen. 1599ko apirilean Karlos II.a Estiriakoaren eta Maria Ana Bavariakoaren alaba eta Fernando I.a enperadorearen iloba Margarita Austria-Estiriakoa artxidukesarekin ezkondu zen[1].

Bere erregealdia trantsizioko aldia izan zen, Karlos I.a eta Filipe II.ak ekarritako une gorenaren eta Filipe IV.a eta Karlos II.ak ekarritako gainbeheraren artean. Ahula zen, eta agintari lanak Lermako dukearen eta beste begikoen eskuetan utzi zituen. Lermako dukeak, berriz, bere ordezkari Rodrigo Calderonen esku utzi zituen. Haren garaian izan ziren Ingalaterrako bakea (1604), Probintzia Batuekin Hamabi Urteko gerra etena (1609-1621) eta Frantziako hitzarmena (Luis XIII.aren eta Ana Austriakoaren arteko ezkontza, 1611). Moriskoak kanporatu zituen Espainiatik, eta horrek egoera ekonomikoa, lehendik ere oso txarra zena, okertu zuen.

Antzerkiaren eta pinturaren zalea zen, baina are gehiago ehizarena. Lermako dukearen eraginez, gortea behin-behinekoz Valladolidera (1601) mugitu zuen, baina laster itzuli zuen Madrilera (1606). Bertan hil zen, 1621eko martxoaren 31n, sukarrak eta erisipelak jota[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Felipe III Cervantesvirtual.com
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Filipe III.a Espainiakoa Aldatu lotura Wikidatan