Anura (grezieratik, a, ez, eta ourá, isatsa) anfibio klado bat da, gehienean igel eta apo deitutakoak. Ez dute isatsik, gorputza laburra eta zabala dute eta atzeko hankak jauzi egiteko prestaturik daude. Anura da anfibioen artean talderik handiena, uste denez 5.000 bat espezie dira, 48 familiatan banatuak. Bizirauteko ura behar dute eta horregatik ez dira gehiegi urruntzen (orokorrean). Txikienek 2 milimetro inguru neurtzen dute (Eleutherodactylus) eta handienak, Goliat igela, 30 zentimetro arte.
Harreman filogenetikoak ezartzea eztabaida sortu du askotan. Polemikaren nondik norakoak Archeobatrachia klado parafiletikoan zeuden igelak Neobatrachian txertatzeko garaian sortzen dira, batez ere. Azken talde honetan anfibioen 2/3 sartzen dira eta Heleophrynidae eta Hyloides eta Ranoides kladoak sartzen dira.
| Anura |
|
Leiopelmatidae
|
|
| Pipanura |
|
|
|
| Bombianura |
|
|
|
| Acosmanura |
| Pelobatoidea |
|
|
| Neobatrachia |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|