Triasiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Garaia Saila Maila Urtea (Ma)
Jurasikoa Goiztiarra Hettangiarra berriagoa
Triasikoa Berantiarra Rhaetiarra 199.6–203.6
Noriarra 203.6–216.5
Karniarra 216.5–228.0
Erdikoa Ladiniarra 228.0–237.0
Anisiarra 237.0–245.0
Goiztiarra Olenekiarra 245.0–249.7
Induarra 249.7–251.0
Permiarra Lopingiarra Changhsingiarra zaharragoa
Garai triasikoaren banaketa, IUGS erakundearen arabera, 2009ko uztailan.

Triasikoa, laburrago trias ere deitua, Mesozoikoaren lehenengo garaia da. Orain dela 251 milioi urte hasi zen eta orain dela 208 milioi urte bukatu. Garai honetan sortu ziren lehenengo Dinosauroak eta lehenengo ugaztunak.

Triasikoa Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian agertzen diren gesaltza ugariek triasikoko diapiroetan dute orokorrean oinarri

Mesozoikoaren lehenengo atala Triasikoa da. Bertan germaniar fazies izenarekin ezagutzen diren metakinak egon ziren, Permiarraren oso antzekoak eta askotan bereizezinak. Triasikoan hiru geruza nagusi metatu ziren fazies honetan: buntsandstein, munschelkalk eta keuper. Lehenengoa hareharriz osatua dago, bigarrena kareharriz eta hirugarrena buztin eta gatz ebaporitikoz. Azken geruza honek garrantzi berezia izan zuen Euskal Herrian, leku askotan aurkitzen diren diapiroak sortzen baititu. Gainera ofita izeneko arroka ere sortu zen, jatorri bolkanikokoa, faila nagusiak jarraituz.

Higadura zela eta Euskal Herrian zeuden mendi asko ia lautu egin ziren eta itsas-mailaren jaitsiera orokortu bat dela eta laku eta fadura ugari sortu ziren.[1] Beste gune batzuetan deltak egon ziren. Ingurune hauetan sortu ziren germaniar faziesak, leku batzuetan harea metatzen zen bitartean beste batzuetan ebaporitak agertu baitziren.

Aiako Harriaren eta beste mazizoen inguruan pikor larriko sedimentuz osatutako arrokak ikus daitezke, antzinako kostaren hedapenaren seinale.[2] Triasikoaren bukaeran eta Jurasikoaren hasieran karbonatozko sedimentuak metatu ziren.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Triasiko Aldatu lotura Wikidatan
Mesozoikoa
Triasikoa Jurasikoa Kretazeoa