Apio Klaudio Zentsorea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Apio Klaudio Zentsorearen plaka oroigarria. Museo della Cività. Erroma

Apio Klaudio Zentsorea edo Apio Klaudio Zeko itsua esan nahi duena, (K. a. 340-K. a. 273), kargua K. a. 312an bete zuen erromatar zentsore ospetsu bat izan zen. Kargurako izendatua izan zen, aurretik, kontsul izan ez zen arren, cursus honorumean ohikoena zen bezala.

Aktibitatea zentsore bezala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klase baxuei lagundu zien, baita merkataritza burgesiari ere, hiritar aberatsei, are libertoen semeei ere, Senatuan sartzea baimenduz. Samnitar Gerretan, Lazion eta Campanian kolonien sortzea bultzatu zuen, etruriar eta samnitarren aurka gotorleku bezala balio zezaten.

Senatu zerrenden elaborazioa zentsoreentzat uztea lortu zuen, ordurarte, kontsulen lana zena.

Via Apiaren eraikitzailea izan zen, Erroma Capuarekin lotzen zuena. Aqua Appia, Erromako lehen akueduktua izan zena ere eraiki zuen.

Legezko egutegi bat argitaratu zuen, ordurarte, pontifizeen lana zena.

Beste kargu publiko batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K. a. 307an eta K. a. 296an kontsul aukeratua izan zen. K. a. 287 eta K. a. 286an diktadorea izan zen. K. a. 280an jada itsu zegoela, Pirroren aurkako hitzaldi ospetsu bat esan zuen, Heraklea Lukaniakoan erromatar armadak Pirroren aurka jasandako porrotagatik, bake hitzarmen guztiei muzin eginez eta, Erromak ez zuela amorerik eman behar adieraziz. Ezagutzen den latinez eginiko lehen hitzaldia izan zen.

Aktibitate literarioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K. a. IV. mendearen amaieran, Zuzenbideari buruzko lehen lana idazteko ekimena izan zuen, lehen lan literario erromatartzat ere har daitekeena, hala, XII Taulen Legeak eta pontifizeen Analak kanpoan uzten badira.

Sententiae batzuk idatzi zituen, pitagorastar eragineko aforismoak bertso saturnioetan, horietatik, gutxi batzuk baino heldu ez direlarik egundaino. Horien artean, faber est suae quisque fortunae (bakoitza, bere zoriaren arduraduna da) ospetsua dago.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Apio Klaudio Zentsorea Aldatu lotura Wikidatan