Apollo 7

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1968ko urriaren 11an, Apolo 7aren S-IVB kohetearen fasea orbita lurtarrean

Apollo 7, ofizialki AS-205 deitua, Ameriketako Estatu Batuen Apollo programaren lehenbiziko misio eskifatua izan zen.

1968ko urriaren 11an jaurti zen, Saturno I-B bektorearen bidez, Walter M. Schirra (komandantea), Donn F. Eisele eta Walter Cunningham barnean zeramatzan ontzia. Ontzia aparkatze orbitan (230-285kmko altueran) jarri zen, eta Lurraren inguruan osatutako 163 orbitetan aginte eta zerbitzu-moduluaren eta komunikazio-sistemen funtzionamendua aztertu zen.

Era berean, Saturn kohetearen hirugarren fasearekin espazio ahokatzea probatu zen, 15 metroko distantziara hurbildu zelarik, era honetan ilargiratze-moduluarekiko lotura simulatuz. Hegaldian zehar motore nagusia zortzi alditan piztu zen ibilbidean zuzenketak egiteko. Halaber, estrainekoz maniobra hauek telebistaz eman ziren, eta Lurran milioika pertsonek ikusteko aukera izan zuten.

10 egunen buruan, 1968ko urriaren 22an, iragarritako lekutik 13 kmra itsasoratu zen ontzia. USS Essex itsasontziak jaso zuen. Hegaldiak 260 ordu, 8 minutu eta 58 segundo iraun zuen.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antza denez, hegaldian zehar astronautek hotzeria garatu zuten eta mukiak zeriotela egon ziren etengabe. Horrez gain, kosmonauten umore-zentzu kaskarrak Lurreko kontrol teknikoekin eztabaidan eta borrokan egotea eragin zuen. Harrezkero, esan ohi da NASAk balizko hurrengo misioetatik banatu zituela.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Apollo 7 Aldatu lotura Wikidatan