Apollo 12

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Peter Conradek ontzitik gertu zegoen Surveyor zundarekin topo egin zuen

Apollo 12 NASAren Apollo programa osatzen zuen seigarren misio eskifatua izan zen eta, zehazki, ilargiratu zen bigarrena. Cañaveral lurmuturretik abiatu zen, 1969ko azaroaren 14an, Apollo 11 jaurti eta hilabete gutxi batzuk igaro ostean. Oceanus Procellarum izeneko eskualdean ilargiratu zen, 1967ko apiriletik Ilargian zegoen Surveyor 3 estatubatuar zundatik hurbil. Astronautek zunda horren atal batzuk ekarri zituzten Lurrera, horien artean espazio zundaren argazki kamera.

Hurrengo kideek osatzen zuten Apollo 12ko eskifaia: Charles Conrad komandantea, Gemini 5, Gemini 11, Apollo 12 eta Skylab 2 misioetan bidaiatu zuena, Richard Gordon pilotua, Gemini 11 eta Apollo 12 misioetan bidaiatu zuena eta Alan Bean, Ilargiko moduluko pilotua, Apollo 12 eta Skylab 3 misioetan parte hartu zuena.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi tximistek Apollo 12an jo zuten aireratzean zehar.

Halaber, ezaguna da Pete Conradek izan zuen inpresioa Ilargian oina jartzean, hurrengo esaldia esan baitzuen: "Whoopie! Man, that may have been a small one for Neil, but that's a long one for me".

2009an, Lunar Reconnaissance Orbiter espazio zundak Apollo 12aren ilargiratze gunearen argazkiak egin zituen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Apollo 12 Aldatu lotura Wikidatan