Hotzeri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Hotzeria, hotza, katarroa edo mafrundia normalean arinak diren birusek sortutako gaixotasun infekziosoa da. Oso eritasun arrunta da, hilabete hotzetan agertzen dena oro har. Geure inguruan ez du aparteko arazorik sortzen, heriotza-tasa oso baxua dauka eta ia bakarrik pertsona ahulengan sor ditzake konplikazioak. Herrialde pobreetan, aldiz, arazo gehiago sortzen ditu, baldintza sozio-ekonomiko eskasak direla eta.

Goiko arnasbideak bakarrik kaltetzen ditu, hau da, sudurra eta eztarria.

Sintomak hauexek ditu: Kongestioa sudurrean eta begietan, doministikuak, eztarriko mina egonezin orokorra eta, ez beti, sukarra. Bua!!! zelako mina!!! ;) jasan ezina da!!

Errinobirus generoko birusek sortzen dute, gehienbat.