Apolonio Tyanakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Apolonio Tyanakoa
Artikulu hau filosofoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Apolonio».

Apolonio Tyanakoa[1] (antzinako grezieraz: Ἀπολλώνιος ὁ Τυανεύς; Tyana, Kapadozia, c. 15- Efeso, c. 98) Asia Txikiko filosofo neopitagorikoa izan zen. Bere bidaia luzeetan ohituren erreforma aldarrikatu zuen Pitagorasen dotrina oinarritzat hartuz. Haren pertsona eta bizitza elezaharretako lainoetan murgildurik ageri dira. Vespasiano enperadoreak begiramena zion, baina Domizianok jazartu eta erbesteratu egin zuen. Haren Pitagorasen bizitza Porfirio eta Janblikok erabili zuten. Beste zenbait lan: Igarketari buruzko tratatua, Orakuluak, Epistolak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Apolonio Tyanakoa Aldatu lotura Wikidatan