Antistioren bost legioek hiru kanpamentu eraiki zituzten kantabriar kastroa inguratzeko. Erromatarrek hogei kilometroko baino gehiagoko luzera zuten harresi, lubaki eta latesi eraiki zituzten etsaien alde-egitea ekiditeko. Aracillum gogor eutsi zuen setio latz honen kontra baina azkenean amore egin behar izan zuen. Setioan gerlari gehienak esklabotza eta gose baino suizidio aukeratu zuten.