Aralarko Errege Sailak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aralarko Errege Sailak

Aralarko Errege Sailak Aralar mendilerroko lur eremu bat da, Nafarroako Foru Erkidegoan dagoena.

XIV. mendetik, 19 nafar udalerrik osatutako Mankomunitate batek (Arbizu, Arribe, Atallu, Arruazu, Azkarate, Betelu, Errazkin, Etxarri-Aranatz, Gaintza, Ihabar, Intza, Irañeta, Hiriberri, Lakuntza, Lizarraga, Lizarragabengoa, Dorrao, Unanu eta Uztegi) Aralarko Errege Sailetako 2195 hektareako baso, ehiza eta larreen herri baliatzearen onurak jasotzen ditu.

Udalerri horiek Aralarko Elkartean elkartuta daude.

Administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aralarko Elkarteak, hemeretzi udalerrietako ordezkariz osatutakoa, Aralarko Errege Sailaren ustiapena arautzearen ardura du, aurrekontuen onarpena, ordenantzena, eta Errege Sailen barnean egin beharreko obra eta zerbitzuen kontratazioena.

Aralarko Elkarteak ez du egoitza propiorik: urtero lehendakaria eta egoitza aldatuz doa, elkartea bera osatzen duten hemeretzi udalerrien artean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]