Irañeta
|
Irañeta |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Irañeta | ||
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Iruñeko merindadea Sakana |
||
| Alkatea | Pedro Beraza Gastesi (Amorro) | ||
| Herritarra | irañetar | ||
| Koordenatuak | 42°55′53″N 1°56′36″W / 42.93139°N 1.94333°WKoordenatuak: 42°55′53″N 1°56′36″W / 42.93139°N 1.94333°W | ||
|
[[Fitxategi:|300px]] |
|||
| Eremua | 8,49 km2 | ||
| Garaiera | 464 m | ||
| Distantzia | 30 km Iruñera | ||
| Posta kodea | 31849 |
||
| Biztanleria | 166 bizt. (2012) | ||
| Dentsitatea | 19,55 bizt./km² | ||
Irañeta[1] Nafarroako udalerria da, Sakanako eskualdean kokatutakoa. Iruñeko merindadeko herri honek 166 biztanle zituen 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 30 kilometrora dago.
Eduki-taula |
Inguru naturala eta kokapena [aldatu]
Herria Nafarroa erdialdean dago kokatua eta A-10 autobidea eta N-240 errepideak herria zeharkatzen dute.
Irañetak Uharte Arakilekin egiten du muga iparraldean, Arakilekin ekialdean, Uharte Arakilekin mendebaldean, eta Urbasako mendizerrarekin hegoaldean.
Historia [aldatu]
1194 eta 1234. urteetanAntso Azkarrak foruak eman zizkion Irañetari eta Urruntza izeneko herriko jendeak osatu zuen herria. 1210ean, bestalde, Antso Indartsuak forua berretsi zuen. 1394an Irañetari Zabal eta Torrino izeneko lurrak eman zizkien erregeak. 1467an Irañetan sortzen ziren zergak Navazeko Pedrori eman zizkioten.
Ondarea [aldatu]
- San Juan batailatzailearen parrokia
Demografia [aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 343 | 366 | 382 | 377 | 355 | 388 | 321 | 280 | 159 | 167 | 159 | 155 | 157 |
2008ko erroldaren arabera, lau etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %2,56a (Nafarroako batez-bestekoaren azpitik).
Azpiegitura eta garraioak [aldatu]
La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak elkartzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia dauka herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:
- Gasteiz - Ilarratza - Argomaiz - Agurain - Munain - San Roman - Ibarguren - Andoin - Olatzagutia - Ziordia - Altsasu - Urdiain - Iturmendi - Bakaiku - Etxarri Aranatz - Arbizu - Lakuntza - Arruazu - Uharte Arakil - Irañeta - Ihabar - Hiriberri - Etxarren - Irurtzun - Eritze - Saratsa - Añezkar - Berriobeiti eta Iruñea
Jaiak eta ospakizunak [aldatu]
Herriko jaiak, San Joan Lepamoztuaren omenez ospatzen dira abuztuaren 28tik irailaren 1era. Jaien egun nagusia abuztuaren 29a da.
Politika [aldatu]
Udal hauteskundeak [aldatu]
2007an Txapelazpi (TA) izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra; taldeak udaleko bost ordezkariak lortu zituen. Botorik gehien eskuratu ez bazuen ere, azkenean Óscar Eritze Juango aukeratu zuten alkate[2]. Boto baliogabeak hiru izan ziren (emandako boto guztien %3,33) eta boto zuriak bi (%2,30). Abstentzioa %40,40 izan zen.
| Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
| Maria Cristina Irigarai Beraza (TA) | 58 | Bai |
| Iñaki Jaca Zudaire (TA) | 41 | Bai |
| Oscar Eritze Juango (TA) | 40 | Bai |
| Asier Lakuntza Gutierrez (TA) | 38 | Bai |
| Miguel Jesus Armendaritz Juango (TA) | 34 | Bai |
2011n Amorro mendiaren izena hartu zuen zerrenda aurkeztu zen; Pedro Beraza Gastesi alkate bihurtu zen eta bere lau zerrendakideak zinegotzi.
Udaletxea [aldatu]
Irañetako udaletxeko idazkaria, Uharte Arakil eta Arruazuko idazkari ere bada.
- HELBIDEA: San Gregorio Kalea, z/g
Alkateak [aldatu]
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | ||
| 2007-2011 | Oscar Eritze Juango | Txapelazpi |
| 2011- | Pedro Beraza Gastesi | Amorro |
Zerbitzuak [aldatu]
Irañeta "Sakanako Mankomunitateko" eta "Irurtzungo Zerbitzuen Mankomunitateko" kidea da.
Erreferentziak [aldatu]
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Irañetako argazkiak.
- (Gaztelaniaz) Irañetari buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- San Gregorio kalearen ikuspegia Google Street View-n.
|
|||||||