Arruazu
|
Arruazu |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Arruazu | ||
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Iruñeko merindadea Sakana |
||
| Alkatea | Peio Betelu Ganboa (Batzalarre, indep.) |
||
| Herritarra | arruazuar | ||
| Koordenatuak | 42°55′20″N 2°0′0″W / 42.92222°N 2°WKoordenatuak: 42°55′20″N 2°0′0″W / 42.92222°N 2°W | ||
| Eremua | 5,78 km2 | ||
| Garaiera | 468 m | ||
| Posta kodea | 31840 |
||
| Biztanleria | 119 bizt (2009) | ||
| Dentsitatea | 20,59 bizt/km² | ||
Arruazu Nafarroako mendebaldean dagoen udalerria da, Sakanako eskualdean kokatua. Zangozako merindadeko herri honek 119 biztanle zituen 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 34 kilometrora dago.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta kokapena
Herria, Nafarroa mendebaldean kokatzen da. Herrira heltzeko Sakanako autobidea hartu behar da Iruñea-Aguraingo norabidean.
Arruazuk Uharte Arakilekin egiten du muga ekialdean eta hegoaldean, Lakuntzarekin mendebaldean eta Aralarko mendilerroarekin iparraldean.
[aldatu] Historia
1377an Nafarroako Erregeak Urizko Rodrigori Arruazu kendu eta Arellanoko Juan Ramirezi eman zion.
[aldatu] Ondarea
Jasokundearen eliza, nabe bakarreko harlanduzko eraikina da. Horma-bular batzuk tenpluaren hormak eusten dituzte eta euren artean erdi-puntuko arkuak eratzen dituzten. Azpian portikoa dago, teilatu batez babesturik eta erdi puntuko hiru arkuez osaturik.
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 308 | 320 | 333 | 317 | 285 | 275 | 265 | 238 | 182 | 145 | 118 | 101 | 107 |
2008ko erroldaren arabera, herrian ez da etorkinik bizi.
[aldatu] Azpiegitura eta garraioak
La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak elkartzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia dauka herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:
- Gasteiz - Ilarratza - Argomaiz - Agurain - Munain - San Roman - Ibarguren - Andoin - Olatzagutia - Ziordia - Altsasu - Urdiain - Iturmendi - Bakaiku - Etxarri Aranatz - Arbizu - Lakuntza - Arruazu - Uharte Arakil - Irañeta - Ihabar - Hiriberri - Etxarren - Irurtzun - Eritze - Saratsa - Añezkar - Berriobeiti eta Iruñea
[aldatu] Jaiak eta ospakizunak
Arruazuko herriko jaiak ekainaren 27tik ekainaren 30era ospatzen dira.
[aldatu] Politika
[aldatu] Alkateak
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | ||
| 2007-2011 | Jesús María Ganboa Ganboa | Batzalarre |
| 2011-2015 | Peio Ganboa | Batzalarre |
[aldatu] Udal hauteskundeak
Arruazuko alkatea Batzalarre herri ekimeneko Jesus Maria Ganboa Ganboa atera zen 2007ko udal hauteskundeetan, bere taldeak udaleko bost ordezkariak lortu zituen. Baliogabeko botoak hamabi izan ziren (emandako boto guztien %16,00) eta boto zuriak ere hamabi (%19,05). Abstentzioa %25,00ekoa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
| Jesus Maria Ganboa Ganboa | 47 | Bai |
| Peio Betelu Ganboa | 46 | Bai |
| Gorka Ovejero Ganboa | 34 | Bai |
| Miguel Angel Satrustegi Ganboa | 31 | Bai |
| Fermin Goñi Jaka | 28 | Bai |
2011n zerrenda bera izan zen aurkeztu zen bakarra; kasu honetan aurretik zinegotzia zen Peio Betelu aukeratu zuten alkate eta aldi berean Jesus Maria Ganboa zinegotzi izatera pasatu zen[1].
[aldatu] Udaletxea
Arruazuko udaletxeko idazkaria, Irañeta eta Uharte Arakilgo idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Kale Nagusia z/g
[aldatu] Zerbitzuak
Arruazu "Sakanako Mankomunitateko" eta "Irurtzungo Zerbitzuen Mankomunitateko" kidea da.
[aldatu] Arruazuar ospetsuak
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Jaien programa Guaixe Sakanako aldizkariaren webgunean.
- (Gaztelaniaz) Arruazuri buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Arruazuko Kale nagusia Google Street View-n.
|
|||||||