Betelu
|
Betelu |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Betelu | ||
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Iruñeko merindadea Leitzaldea |
||
| Alkatea | Miguel Javier Rekalde Goldaratz (Arribe Taldea) |
||
| Herritarra | beteluar | ||
| Koordenatuak | 43°1′N 1°58′W / 43.017°N 1.967°WKoordenatuak: 43°1′N 1°58′W / 43.017°N 1.967°W | ||
| Eremua | 7,00 km2 | ||
| Garaiera | 239 m | ||
| Distantzia | 44 km Iruñera | ||
| Posta kodea | 31890 |
||
| Biztanleria | 345 bizt (2011) | ||
| Dentsitatea | 49,29 bizt/km² | ||
Betelu Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen udalerria da, Leitzaldean eta alde euskaldunean kokatua. Iruñeko merindadeko herri honek 347 biztanle zituen 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera.
Tolosatik 20 bat kilometrora eta Nafarroako hiriburutik 44 kilometrora dago, N-130 errepidearen parean.
1694an, gaur egun Araitz udalerria osatzen duten herrietatik banandu zen.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta kokapena
Hegoaldean Aralarko mendilerroa udalerriaren mugakide naturala dugu, Aralarko Mallo ikusgarriak bertatik bertara daudela: Ttutturre (1282 m), Hirumugarrieta (1431 m), Aldaon (1411 m), Uakorri (1306 m) eta Balerdi (1197 m).
Ekialdean, berriz, Elosta (937 m), Santa Barbara (853 m) eta Urkieta (854 m) mendiak daude.
Araxes ibaiak udalerria zeharkatzen du hego-ekialdetik ipar-mendebaldera, eta, Gipuzkoa aldean, Oria ibaira isurtzen du ura, Aralar eta inguruko mendietako urak jaso ondoren.
[aldatu] Klima
Betelun, itsasoaren mailatik 240 metro gorago, Nafarroako gobernuak 1977an jarritako estazio meteorologikoa dago.[1]
[aldatu] Mugakideak
Beteluk Araitzekin du muga iparraldean, Larraunekin ekialdean, berriz ere Araitzekin mendebaldean, eta Aralarko mendilerroarekin hegoaldean.
[aldatu] Iturburua
Aipagarria da bertako iturburua, garai batean bainuetxea izan zena. Gaur egun ur minerala ateratzen da botilaratzeko. Herria iturburu horretatik ur minerala ateratzen duen Betelu enpresagatik da ezaguna gaur egun.
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 585 | 529 | 550 | 559 | 515 | 509 | 493 | 380 | 383 | 396 | 341 | 334 | 346 |
2008ko erroldaren arabera, zazpi etorkin bizi ziren herrian; biztanleen %2,03 dira (Nafarroako batezbestekoaren azpitik dago ehuneko hori).
[aldatu] Kultura
[aldatu] Euskara
Biztanleen %84tik gora euskaldunak dira, eta euskalkiari dagokionez, Koldo Zuazo hizkuntzalariak herriko hizkera erdialdeko euskara edo gipuzkeraren aldaeratzat hartzen du.
Bertako hedabideen artean Aralar Irratia dugu aipagai, bailarako herri honetan ere bere uhinak zabaltzen baititu.
[aldatu] Ondarea
Beteluko San Pedro Apostoluaren parrokia, udaletxeko plazan dagoen harrizko eraikina da. Elizaren barruan, kapera nagusian, San Pedroren irudia ageri da erdialdean, alboetan Paduako San Antonio eta Doloreetako Ama Birjina dituela.
[aldatu] Jaiak eta ospakizunak
Beteluko herriko jaiak ekainaren 29an ospatzen dira San Pedroren omenez.
[aldatu] Politika
[aldatu] Udal hauteskundeak
Beteluko alkatea Arribe Taldea (AT) herri ekimeneko Miguel Javier Errekalde Goldaratz da 2007ko udal hauteskundeez geroztik, bere taldeak udaleko zazpi ordezkariak lortu zituen, eta, beraz, gehiengo osoa udalean. Baliogabeko zazpi boto izan ziren (emandako boto guztien %3,68) eta boto zuriak 34 izan ziren (%18,58). Abstentzioa %37,50ekoa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| Arribe Taldea (AT) | 149 | 7 |
2011n egoera errepikatu egin zen; Arribe izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra. 140 boto, hautetsi guztiak eta alkatetza eskuratu zituen.
[aldatu] Udaletxea
Udaletxea errepidearen ertzean dago eta XX. mendearen hasieran eraiki zen. Eraikinak hiru solairu dauzka, eta udalaz gain, bertan taberna, nekazaritza ganbera, anbulatorioa eta etxebizitza bat daude. Herriak alkatea eta sei zinegotzi dauzka. Beteluko idazkaria Araizko idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Kale Zaharra, 5
[aldatu] Alkateak
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | ||
| 2007-2011 | Miguel Javier Errekalde Goldaratz | Arribe Taldea |
| 2011- | Miguel Javier Errekalde Goldaratz | Arribe Taldea |
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Beteluko argazkiak lasonet.com webgunean.
- (Gaztelaniaz) Beteluri buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Beteluko Kale Nagusiaren ikuspegia, Google Street View-n.
| Leitzaldeko udalerri aurkibidea | ||
|---|---|---|
|
Araitz • Arano • Areso • Betelu • Goizueta • Larraun • Leitza • Lekunberri |
||