Arana jauregia (Ispaster)

Koordenatuak: 43°21′53″N 2°32′49″W / 43.36473683°N 2.5469089°W / 43.36473683; -2.5469089
Wikipedia, Entziklopedia askea
Arana jauregia (Ispaster)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaIspaster
Koordenatuak43°21′53″N 2°32′49″W / 43.36473683°N 2.5469089°W / 43.36473683; -2.5469089
Map

Arana jauregia Ispasterko Larrinaga auzoan dagoen eraikina da, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Ondare datu basean inbentariatua.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo eraikina 1700 ingurukoa da, 1500 inguruko jatorrizko baserri gotikoa handitzean sortua.

Bertan Jacinto Arana apaiza jaio zen. Murtziako Inkisidore Nagusia izan zen, non exorzismoak-eta egiten aritu zen,[2] harik eta 1728an Zamorako apezpiku izendatu zuten arte.[3] Bertan hil zen 1738 urtean.[4]

1987an etxebizitza bitan banatua zegoen, batean jabea bizi zelarik, eta bestea errentan emana.[5]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atze aldean oraindik XVI. mendeko eraikin zaharraren ate gotiko zorrotzak ikus daitezke.

Harlanduzko etxaurrea klasizismo aroko ezaugarriak ditu: hiru ataletan banatua, alboetakoak dorre prismatikoekin eta erdikoa arku eskartzano[6] zabal batekin, barruko pegora[7] babestuz.[8] Inpostek hiru zatitan banatzen dute eraikinaren altuera. Eskualde honetan eredua ezohikoa da, eta Enkarterriko zenbait eraikuntzen anrz handiagoa du.[9] Etxaurrean arnaga bat du, garai baten funtzio beretsua duen eraikina.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]