Armin Otto Leuschner

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Estatubatuar astronomoa (1868-1953). Alemanian hazi zen, baina Estatu Batuetara itzuli zen ikastera, eta gero Lick Behatokian graduaturiko lehen ikaslea izan zen. Berlinen doktoregoa lortu aurretik, matematika eta astronomia irakatsi zituen Berkeleyn. Mende-erdi batez Berkeleyko Astronomia Saileko zuzendari izan zen, eta beste administrazio-kargu ugari ere izan zituen Kaliforniako Unibertsitatean. Orbiten teoriari buruzko ikerketak eginez, asteroide eta kometa askoren orbitak zehaztu edo argitu zituen, baina astronomiaren arloan irakasle gisa egin zituen lanik emankorrenak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]