Arthur Rambo
Arthur Rambo | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2021 |
Izenburua | Arthur Rambo |
Jatorrizko hizkuntza | frantsesa |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" |
Grabazio lekua(k) | rue Dupetit-Thouars (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Laurent Cantet |
Gidoigilea(k) | Laurent Cantet Samuel Doux (en) Fanny Burdino (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Edizioa | Mathilde Muyard (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Chloé Thévenin (en) |
Argazki-zuzendaria | Pierre Milon (en) |
Arthur Rambo 2021eko Laurent Cantet frantziar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.
Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Karim D da Frantziako literaturaren izar berria. Débarquement du izenburutzat bere bigarren liburuak; aljeriar jatorriko bere familiaren bizitza kontatzen du, Parisko auzo txiro bateko monoblokeetako eguneroko jarduna. Liburu horrekin, Frantziako argitaletxe handi baten babesa ez ezik, kritikaren laudorioak, telebista saioetarako gonbidapenak eta, are, film bat egiteko proposamena ere jaso ditu. Idazleak ez du soilik aitortza literarioa lortuko, ordea, bere aktibismo sozialak ere onespena jasoko du han-hemenka, batez ere bere komunitatearen alde egiteko erabiltzen duen web TV kanala dela eta. Dena haize alde du, distira egiten dio bizitzak nortasun handiko gazte arabiarrari... baina eskandalua lehertuko da.[1]
Gazteagoa zenean, 16 urte zituela, Twitterreko izar bat izan zen Karim D, twistar bat, zeinak 200.000 jarraitzaile ere izan baitzituen "Arthur Rambo" ezizena babesleku hartuta. Probokatzaile ez ezik, erasokor ere jarduten zuen nola gayen hala juduen aurka, eta baita garaiko terrorismoa laudatuz ere. Zenbat eta mezu erradikalagoak idatzi, orduan eta tonu bortitz eta oldarkorragoa erabili, zenbat eta atsegin gehiago jasotzen zituen, orduan eta jarraitzaile gehiago biltzen.[1]
Baina, itxura batean antagonikoak diren bi izen eta izaera horiek (idazle konprometitu eta sozialki maitatua eta twitterlari arrazista, misogino eta homofoboa) lotu egingo ditu norbaitek, eta eraikita zeuzkan bi mundu paraloeloak eraitsi egingo zaizkio supituan; berak ehundutako sarean harrapaturik geratuko da. Dirdira eta emozioa zena kontrako bihurtuko zaio, oldarkor zenbaitetan gainera. Lehen txalotzen eta laudatzen zutenek, etsaitzat hartuko dute orain. Bat-bateko arrakastatik arbuio orokorrera igaroko da.[1]
Behin eskandaluaren zurrunbilo horretan sartuta, ez du batere inporta Karim Dk zer pentsatzen duen, zer sentitzen duen, bere azalpenek zentzurik edo arrazoizko baliorik duten, gaztetxotako bekatuak barkagarri zaizkion edo ez, benetan bera ote zen, edo jolaserako asmaturiko pertsonaia bat, eta abar...[1]
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Rabah Nait Oufella : Karim D.
- Antoine Reinartz : Nicolas
- Sofian Khammes : Rachid
- Bilel Chegrani : Farid
- Sarah Henochsberg : Léa
- Hélène Alexandridis : Louise de Blossière, editorea
- Chouaïb Arif : Driss
- Malika Zerrouki : ama
- Anne Alvaro : idazlea
- Anaël Snoek : Clio
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |