Asier Burguete

Wikipedia, Entziklopedia askea
Asier Burguete
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAsier Burguete Rubio
JaiotzaIrun1998ko urtarrilaren 25a (26 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta dantzaria
IMDB: nm8845549 Edit the value on Wikidata

Asier Burguete Rubio (Irun, Gipuzkoa, 1998ko urtarrilaren 25a) euskal aktore eta dantzaria da, batez ere Goǃazen telesailean hiru denboralditan zehar egindako lanagatik ezaguna, Markel Aranbururen paperean.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irunen jaioa da, eta gaur egun ere bertan bizi da. 6 urte zituela ballet eskolak jasotzen hasi zen, eta 18 urte berte arte jarraitu zuen horretan.[1] Balletaz gain beste estilo batzuetan ere aritu da, hala nola garaikidean, jazzean edo euskal dantzetan.[2] Kontserbatorioko ikaslea da.

2016an Goǃazen telesailerako kasting-era aurkeztu zen eta Markel Aranbururen papera eskuratu zuen. Pertsonaia horren papera egin du telesailaren hiru denboralditan (2016-2019), baita 2017-2018 eta 2018-2019 denboraldietako antzerki musikaletan ere, Goǃazen 4.0 eta Goǃazen 5.0 denboraldietan oinarrituak, hurrenez hurren. Horretaz gain beste saio batzuetan ere parte hartu du, besteak beste Bagoǃaz talent show-ean eta gabon zahar gaueko gala berezietan.

2019ko otsailaren 15ean, bosgarren denboraldiko azken atala emititu baino ordu batzuk lehenago, bere Instagram kontuan telesailari agur esan zion. Bertan Goǃazenen bere ibilbidearen amaiera iritsi zela esan zuen, eta bere pertsonaiari (Markel) zein zaleei eskerrak eman zizkien.[3] 2020an telesailera itzuli zen, Goǃazen etxean izeneko atal berezietan parte hartuz. Atal horiek amaitu ondoren Goǃazen 7.0 denboraldian berriz ere protagonistetako bat izango zela iragarri zen.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktore lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Goǃazen (2016-2021). Markel Aranburu Petrikorena (52 atal)
    • Goǃazen 3.0 (2016-2017). Markel Aranburu Petrikorena (10 atal)
    • Goǃazen 4.0 (2017-2018). Markel Aranburu Petrikorena (13 atal)
    • Goǃazen 5.0 (2018-2019). Markel Aranburu Petrikorena (13 atal)
    • Goǃazen etxean (2020). Markel Aranburu Petrikorena (3 atal)
    • Go!azen 7.0 (2020-2021) Markel Aranburu Petrikorena (13 atal)

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bagoǃaz (2017-2018). Coach gonbidatua
    • Bagoǃaz 1.0 (2017). Coach gonbidatua
    • Bagoǃaz 2.0 (2018). Coach gonbidatua
  • Goǃazen 2018 gabon zahar gaueko saio berezia (2017)
  • Goǃazen 2019 gabon zahar gaueko saio berezia (2018)
  • Goǃazen 2020 gabon zahar gaueko saio berezia (2019)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]