Euskal dantzak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ezpatadantza Donostian
Dantzaria
Makil dantza Eibarren
Soka-dantza Elgoibarren.
Argiak eginiko erreportaia

Euskal Dantzak euskal kultura eta folklorearen osagai garrantzitsuak dira. Herri, eskualde edo lurralde batetik bestera dantzak aldatu egiten dira, baita esanahia eta dantza egiteko modua ere (jantziak, partaideak...). Dantza batzuk oso zaharrak dira, ia betidanik egin dira Euskal Herrian, baina badaude antzinako dantzen bertsio eraberrituak ere.

Euskal dantzak hain fenomeno aberatsak direnez, zaila da sailkapenen bat egitea. Ikertzaile bakoitzak bere eredua dauka; horrela, Juan Antonio Urbeltzek aldagai morfologiko eta koreografikoak aintzat hartuta sailkatu ditu, Jose Antonio Quijerak formaren araberako sailkapena egin zuen eta Julio Caro Barojak denboran izandako bilakaeraren araberakoa.

Dantza tipologiei dagokienez, hiru eratakoak daudela esan genezake;

  • Erromeria edo plazetako dantzak. Herrietako jai eta erromerietan egiten dira, eta nahi duen guztiak parte hartzen du. Gaur egun dantza taldeek egiten dute gehienbat, baina zenbait tokitan (landa guneetan bereziki) dantza irekiak izaten jarraitzen dute.
  • Ezpata dantzak. Europako antzerako beste dantzen ezaugarri bertsuak dituzte. Ohorezko dantzak izan ohi dira, egun bereziak gogoratzeko egiten dira gehienetan.
  • Festa amaierako dantzak. Ziklo baten amaiera eta ondorengo baten hasiera antzezten dute. Adibidez, inauterietan jaia eta parranda girotik garizumako garaira pasatzea gogorarazten dute.

Eduki-taula

Dantza ezagun batzuk [aldatu]

Arku-dantza [aldatu]

Arkuekin egiten den dantza.

Auritzeko dantzak [aldatu]

Dantza hauen musika Aita Donostiak jaso zuen Auritzen. Dantzak erebat galduta baziren ere, Galdakaoko Andra Mari taldeak berrosatu ditu.

Lehehengo lauak Ingurutxoen multzokoak dira. Ondoren, fandangoa eta porrusalda dantzatzeko ohitura dago, Euskal Herriko hainbat lekutan egin ohi den bezala.

Hurrengo bi zatiak joko-dantzak dira. Lehenbizikoa Orbaitzetako Goikoa baserrrian jasoa, Almirantearena jaunari (1977an, 76 urte zituelarik). Bigarrena ere Aita Donostiak jasotakoa da eta Europako beste hainbat joko-dantzaren estilokoa da. Azken honetan, hain zuzen ere, badakigu buruzagia edo kapitainak zartailu bat zeramala eta berak egiten zituen mugimenduak errepikatzen ez zituen dantzaria zigortzen zuela.

Aurreskua [aldatu]

Euskal Herriko dantzarik ezagunenetarikoa da. Mutil-dantza edo Soka-dantza izenak ere jaso izan ditu. Dantzari batek egiten du dantza txistulari batek doinua jotzen duen bitartean.

Axeri dantza [aldatu]

Hernanin dantzatu ohi da.[1] Dantza hau 14 edo 16 gazteen arteko jolasean datza. Guztiak soka batera lotuta daude, girari bat aurrean dutelarik. Eskuan puxikak edo maskuriak eramaten dituzte; ondorioz dantza honek ere beste izen batez ezaguna da Maskuri Dantza. Kaletarrei ezustekoak eta "jipoiak" emateko asmotan, soka tarteka atarietan eta izkinetan gordetzen da.

Adunan (abuztuaren 15ean) eta Andoainen (ekainaren 24an) ere dantzatu ohi da, nahiz eta ezberdin dantzatzen den.[2] Axeri-dantza Adunako ohitura eta tradiziorik zaharrenetako bat da, herriko festetan dantzatzen dena, abuztuaren 15ean. Urte batzuz galdua izan zen arren, gaur egun dantzatzen da, Andoaingo antzera.

Axuri beltza [aldatu]

Nafarroako Jaurrieta herritik dator, Aezkoa eta Zaraitzu artean. Kantatuz egiten den dantza bakarrenetakoa. Esku-soinuarekin jotzen da musika.

Dantzari dantza [aldatu]

Durangaldeko dantza da jatorriz, txistu eta danbolinaren doinuak jarraituz egiten da. Zortzi atal ditu: Zortzinangoa, Banangoa, Binangoa, Launangoa, Ezpata jokoa (txikia eta handia), makil jokoa, ikurrin dantza eta txotxongiloa.

Erriberako dantzak [aldatu]

Cortes herriko jaietan dantzatzen dira "paloteado" famatuak. Ikuskizuna lau dantzak osatzen dute: Paloteado, Vals, Trenzado eta Jota.

Erronkariko Ttun-ttuna [aldatu]

Ingurutxoen multzoan sar genezake dantza hau ere. Erronkarin garrantzi handia ematen zioten janzkerari. Horrela, ezkonduak eta ezkongaiak, gizon ala emakume, desberdin jazten ziren.

Ezpata-dantza [aldatu]

Jai handietako dantza da. Dantzari askok parte hartzen dute normalean. Dantzariak batzuek ezpata luzeak daramatzatek eta beste batzuek ezpata txikiak (azkendariak). Euskal Herrian hainbat lekutan egiten dira ezpata-dantzak, Europako beste hainbat tokitan bezalatsu.

Iribasko Ingurutxoa [aldatu]

"Ingurutxo" izenarekin hainbat dantza eta doinu badira Nafarroan. Ezaugarrietako bat kriskitinak erabiltzea da.

Larrain Dantza [aldatu]

Larrain-dantza gizon-emakumeen dantza da, plazan dantzatzekoa. Gaztelaniaz “Baile de la Era” bezala ezagutzen da. Itxuraz, Lizarran du jatorria, baina garai batean galduta egon zen.

Garai batean udalaren mende zegoen Larrain dantza-taldeak errekuperatu zuen. Gaur egun dantza-talde honek "Larraitza" izena hartu du eta ez da udal taldea.

Kaxarranka [aldatu]

Bederatzi taldek kaxarranka batera egiten.

Lekeition San Pedro egunean (ekainaren 29an) egiten da dantza hau. Arrantzaleen kofradiako morroiak beste arrantzale batzuek lepo gainean hartzen duten kaxa baten gainean egiten du dantza. Alkandora eta praka zuriak, faja gorria, lepoko gorria jazten ditu eta eskuan txistera beltz bat eta San Pedroren giltzak bordatuta dituen bandera eramaten ditu. Dantzak lau zati ditu: Herriari agurra, fandangoa, arin-arina eta azken agurra.

Lapurdiko Kaskarotak [aldatu]

Emakumezkoen dantza. Dantzariek otarre zapal bat daramate, arraina eramatekoa.

Sorgin Dantza [aldatu]

Inauteriko dantza da. Gipuzkoako Orian gorde da.

Lapurdiko Inauteria [aldatu]

Lapurdiko Inauterian dantzariak (piltzarrak edo zirtzilak) maskara eramaten dute. Amaieran Zanpantzar pertsonaia epaitzen da eta sutan erre. Pertsonaia hauek hartzen dute parte:

  • Bandedaria
  • Kaskarotak
  • Besta gorriak
  • Ponpierak
  • Kotillun gorriak
  • Jaun - Anderiak

Herri batetik beste batera joaten dira eta hasieran Maska-dantza egiten dute. Gero Xinple izeneko dantza (Zuberoko godalet-dantzaren doinuaz). Gero, diru eske dabiltzan bitartean, fandangoa, arin-arina edo makil-dantzak dantzaten dira.

Luzaideko Inauteria [aldatu]

Zanpantzarrak edo Joaldunak.

Inauteri hau Nafarroako Luzaidetik heldu zaigu. Hainbat pertsonaia biltzen ditu:

  • Zigantiak
  • Zapurrak
  • Makilaria
  • Banderariak
  • Bolantak

Pertsonaia hauen dantzak bukatu ondoren, neskalagunekin elkartzen dira eta Soka-dantza egiten dute.

Otsagiko Dantzak [aldatu]

Nafarroako Otsagabian dute jatorria. “Boboa” izeneko pertsonaiak gidatzen du. Zati hauek ditu:

  • Paseo.
  • Enperadorea.
  • Katxutxa-dantza.
  • Modorro.
  • Painolo-dantza.
  • Jota.

Sagar Dantza [aldatu]

Arizkunen gorde da. Dantzariek sagar bana eramaten dute eskuan eta amaieran jaurti egiten dute.

Jatorriz gizonezkoen dantza bazen ere, gaur egun emakumezkoek dantzatzen dute.

Xemeingo ezpata dantza eta Mahai ganekoa [aldatu]

Markina-Xemeingo Arretxinaga auzoan irailaren 29an (San Migel eguna) dantza berezi hauek egiten dira. Eguerdiko mezaren ostean, ezpata dantza egiten da; tradizioaren arabera ongiaren eta gaizkiaren arteko borroka adierazten du. Izan ere, San Migel goiaingeruak Satanasen aurka eduki zuen borroka islatzen du.

Gauerdian, Mahai ganeko dantza egiten da. Dantza hau Mendexan ere egiten da, abuztuaren 1ean. Mahai baten gainean dantza egiten dute dantzariek, Horra hor goiko abesten den bitartean.

Zahagi dantza [aldatu]

Dantza mota hau Goizuetan dantzatu ohi da.

Zinta-dantza [aldatu]

Antzina gizonezkoek dantzatzen bazuten ere, gaur egun emakumezkoen dantza da. Makil batetik zintzilik dauden zintei heldu eta dantzaren bitartez txirikordatu egiten dute, gero askatzen joatekosemorian de penaklgfkvcñasslckvmqe,w

y sino  d

Zubietako Inauteria [aldatu]

Dantzaria.

Zanpantzarrak edo joaldunak Zubieta eta Ituren herrien artean ibiltzen dira. Inauteri hau urtarrilaren azken astearte eta asteazkenean ospatu ohi da. Zanpantzarre ibilaldiaz gain soka-dantza eta dantza sueltoa ere dantzaten dira.

Zuberoako maskarada [aldatu]

Maskaradako dantzariak.

Zuberoan Inauteriak hartzen duen mode berezia Maskaradak dira. Pertsonaia nagusiak hauek dira:

  • Txerrero
  • Gatüzain edo gatero
  • Kantiniersa
  • Zamalzain
  • Marixalak
  • Kestüak
  • Entseñaria
  • Jauna eta Anderia
  • Laboraria eta Laborarisa
  • Txorrotxak
  • Bühamiak
  • Kaüterak

Maskaradak hiru zati ditu: Barrikada, Branlia (Kontrapas, Braletik jauzia, Karakoiltzia) eta Ofiziorenak.

Erreferentziak [aldatu]

  1. http://www.kulturweb.com/adm/ficha.asp?tipoficha=2&que=161&id=671&L_Id=117&idioma=eu Axeri dantza
  2. http://www.aduna.net/eu/html/1/1480.shtml

Kanpo loturak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Euskal dantzak