Asnièresko bainulariak
Wikipedia(e)tik
| Asnièresko bainulariak |
| Georges Seurat, 1884 |
| olioa oihal gainean |
| 201 × 300 cm |
| National Gallery, Londres |
Asnièresko bainulariak (frantsesez: Une Baignade, Asnières) Georges Seuratek 1884an egindako margolana da. XV. mendeko freskoak, Nicolas Poussinen klasizismoa eta inpresionismo garaikidea izan zituen oinarri Parisko eszena hiritar baina lasai hau eratzeko. Pintzelkada konplexuen teknikak erabilita eta kolorearen teoria garaikidea zorrozki aplikatuta, dotorezia eta denboragabetasuna dira nagusi konposizioan.
Seuraten garaikide ugari zurturik geratu ziren koadro honen aurrean, eta garai hartako kritikariek ez zuten aho batez txalotu. Hala ere, XX. mendean zehar horren balorazioa handitu zen, eta egun, National Galleryko harribitxietakoa da.