Asociación Nacional de Empresarios de Locales de Alterne

Wikipedia, Entziklopedia askea
Asociación Nacional de Empresarios de Locales de Alterne
Datuak
Motairabazi asmorik gabeko elkartea
HerrialdeaEspainia
Agintea
Idazkari orokorraJosé Luis Roberto Navarro
Egoitza nagusi
Legezko formairabazi asmorik gabeko elkartea
Historia
Sorrera2000

Asociación Nacional de Empresarios de Locales de Alterne (ANELA) prostituzioari lotutako lokalen industrian diharduten enpresaburuen elkartea da.[1] Elkartearen egoitza Valentzian dago eta eskuin-muturrarekin lerrokatzen da, bereziki España 2000 elkartearekin.[1] Prostituzioarekin lotutako erakunde nagusia da, eta bere eremuko presio-talde garrantzitsu bat.[1]

Negozio-eredu ofizialaren arabera prostitutei modu independentean lan egiteko aukera ematen die, logelen alokairua eta edariak ordainduta.[1] Hala ere, Andaluziako Auzitegi Nagusiaren epai batean, Mossos d'Esquadra eta sexu-langile askoren testigantzek kontrakoa erakusten dute.[1]

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkarteak prostituzioaren industriaren irudi positiboa emateko egiten du lan.[2] Prostituzioa legeztatzearen alde dago, prostitutei segurtasun ekonomikoa ekarriko liekeela esanez, sektorea arautzen duen lege-esparru baten bidez.[3] Halaber, "bere negozioetan adingabeak eta drogak baztertzearen alde egiten du [eta], eta jarduerak prostitutaren, bezeroaren eta klubetako enpresaburuaren borondate askean oinarritzen ditu".[4] Kaleko prostituzioa ere kritikatzen dute higiene-argudioen bidez. Puntu horietako batzuk, baina ez denak, bat datoz sexu-langileen helburuekin.[1]

Kide izateko baldintzak:

  • Enpresa ezagun bateko enpresaburua izatea.
  • Legez kanpoko drogen salmentan sartuta ez egotea.
  • Adingabeei parte hartzen ez uztea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poliziaren jazarpenari aurre egiteko, Madrilen bildu ziren abokatu talde bat, haien artean José Luis Navarro Roberto eta Manuel Nieto eta putetxeen jabeen talde bat eta sektorearen interesen alde egingo duen elkarte bat sortzea adostu zuten.[5] Elkartea 2000. urtean sortu zen, prostituzioa despenalizatu ondoren.[6] Sortzaileen artean José Luis Navarro Roberto zegoen.[7][8] Hala ere, ofizialki elkartea 2001. urtean erregistratu zuen Eduardo Arias-ek, Falangeko kidea.[5] Elkartearen beste kide ezagun batzuk dira Anselmo Domínguez, Manuel Salazar Aguado, José Roca, Javier Ruíz Sanhauja, Iván Domingo, Pablo Mayo eta Marcos Montoya.[5]

2001ean, ANELAk emakumeen salerosketa kasu bat salatu zuen: errumaniar bat eta lituaniako bat izan ziren biktimak.[9] Hurrengo urtean, elkarteak CEOEn sartzeko eskaera egin zuen.[10]

2003an, ANELAk dirua eskaini zien Valentziako eta Madrilgo kontseiluei, hotelak probaldi batean kaleko prostituten eskura jartzeko plan piloturako.[11] 2004ko urtarrilean, Zigor Kodearen 188.1 artikuluaren erreforma kritikatu zuten, besteren prostituzioaren ustiapena delitu gisa tipifikatzen zuena. Hori Andaluziako Auzitegi Nagusiak emandako epai baten ondorioz gertatu zen, kluben jabeei Gizarte Segurantzarako prostitutak erregistratzeko eskatzen baitzien.[12]

2006an laurehun klub inguru ziren elkarteko kide. [1]

2008an Operació Il·lusionista sexu esplotaziorako sare bat aurkitu zuen Cosladan. ANELAk praktika horien inguruko ezjakintasuna adierazi zuen.[13] Bi bazkide (Riviera eta Saratoga kluben jabeak) eta bi polizi kartzelan sartu zituzten.[14] Urte horretan bertan, ANELAk Sevillako Udalak antolatutako kanpaina bat kritikatu zuen, prostituzio-zerbitzuak ez erabiltzera bideratuta zegoena.[15]

2009an, Plan Integral de Lucha contra la Trata de Seres Humanos con fines de explotación sexual delakoa kritikatu zuten eta bi epairen anbiguotasuna nabarmendu zuten. Batetik, Galiziako epaitegi batek prostituzioa norbanakoaren ekonomia-jarduera dela ezarri zuen, eta bestetik,Kataluniako beste epaitegi batek berriz, beste batentzat egindakoa dela.[16]

2011an, José Luis Roberto uko egin zion elkartearen idazkaritzari eskuin muturreko jarduerek irudi txarra eman zielako ANELArekin elkartutako negozioei.[17] Urte horretan bertan, ANELAk Valentziako Generalitatea kritikatu zuen, autobusen elkartearen publizitatea kentzeagatik, diskriminazioa alegatuz.[18]

2015. urtean jakin zen klub batzuetan haurren sexu-explotazioa agerian geratu zen. Elkartearen arabera, dokumentazio faltsua aurkeztu zuten eta beraz haiek ziren engainatutakoak.[19] Urte berean, elkartea erregulazio falta dela eta kexu zen, berau Katalunian bakarrik zegoela azalduz eta hau eredugarri agertuz.[20]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g Arella et al. 2006.
  2. Charfolet et al. 2014.
  3. (Gaztelaniaz) Allue, Alejandro. (17 July 2004). «Los empresarios de los locales de alterne abogan por regular el sector» El Periódico de Aragón.
  4. Curiel 2008.
  5. a b c (Gaztelaniaz) «“Una fortuna del negocio de la prostitución va a un grupo minoritario ultraderechista”» www.elsaltodiario.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-01).
  6. Rodríguez-Armas 2008.
  7. (Gaztelaniaz) Allue, Alejandro. (17 July 2004). «Los empresarios de los locales de alterne abogan por regular el sector» El Periódico de Aragón.
  8. (Gaztelaniaz) Acosta, María Santillana. «Manuel Carballal trafica con mujeres en su nueva investigación basura, El Catoblepas 25:24, 2004» www.nodulo.org.
  9. (Gaztelaniaz) «La Asociación de Locales de Alterne pide regularizar a dos víctimas de la 'trata de blancas'» El País 9 September 2001.
  10. (Gaztelaniaz) Munoz, Ignasi. (29 November 2002). «Los clubs de alterne piden entrar en la patronal CEOE» El Periódico de Aragón.
  11. (Gaztelaniaz) «Los clubes de alterne ofrecen hoteles gratuitos a prostitutas de la calle» ABC 13 December 2003.
  12. (Gaztelaniaz) «Los dueños de clubes de alterne dicen que contratar prostitutas 'institucionaliza el proxenetismo'» www.elmundo.es 12 January 2004.
  13. (Gaztelaniaz) «La Asociación de Clubes de Alterne dice que "hay mucha gente que permitió todo esto"» 20minutos.es - Últimas Noticias 10 May 2008.
  14. (Gaztelaniaz) Navarro, Mayka; Alblat, J G. (19 March 2009). «La patronal de los clubs de alterne acusará a los policías sobornados» El Periodico.
  15. (Gaztelaniaz) «Locales de Alterne recuerdan que "ser cliente de una prostituta no está penado"» ecodiario.eleconomista.es 29 August 2008.
  16. (Gaztelaniaz) «Empresarios de clubs de alterne creen que el plan contra la trata con fines sexuales "clandestiniza" más la prostitución» www.europapress.es (Europa Press) 26 March 2009.
  17. (Gaztelaniaz) «José L. Roberto dimite como secretario de la Asociación de Locales de Alterne» www.levante-emv.com 3 February 2011.
  18. (Gaztelaniaz) «Los clubs de alterne ven "cínico" quitar la publicidad en los buses» www.levante-emv.com 3 February 2011.
  19. (Gaztelaniaz) Gozalo, José Manuel. (18 February 2015). «La Asociación de Clubes de Alterne reconoce la prostitución de menores» Cadena SER.
  20. (Gaztelaniaz) Maluenda, A.. (11 February 2015). «Empresarios y entidades sociales discrepan sobre la "presión" a los clientes de la prostitución» heraldo.es (Heraldo de Aragón).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]