Atari:Irlandako Atari/Artikulu Nabarmendua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nabarmendutako irlandar artikulua Nabarmendutako irlandar pertsonaia

Guinness Stout motako garagardo beltza da. Aurreneko aldiz, Arthur Guinness garagardogileak ekoiztu zuen Irlandan dagoen Kildare konderriko Leixlip herrian zuen bere lehenengo garagardotegian, nahiz eta handik denbora gutxira gaur egun hain ezaguna den Dublingo St. James's Gate Brewery garagardotegira mugitu. Guinness garagardoa 1759tik aurrera ekoiztu izan da. Garagardoa porter eran dago oinarrituta, bere jatorria Londonen 1700. urte inguruan du. Mundu osoko garagardo marka ezagunenen artean dago eta munduko herrialde gehienetara esportatua da. Imitatzaile ugari garaitu ditu merkatuan. Bere zaporearen ezaugarri nabariena hartzidurarik gabe mantentzen den garagar txigortuan datza. Urteetan zehar garagardoaren zati bat zaharkitu edo ondu egiten zen esneki zapore antzeko bat har zezan, baina Guinnessek prozesu hau gaurko egunez egiten jarraitzen duen esateari uko egiten dio. Bere ezaugarri nagusia den apar lodi, zuri eta krematsua, edukiari gehitzen zaion nitrogenozko nahasketa batean datza.

Guinness garagardoa erabateko kasu berezia da, lantegi pribatu batek egindako alkoholdun edari baten markak herri alde oso baten arima irudikatzera iritsi baita: Irlanda. Guinness garagardoa, bere eskubidez erabateko erakunde edo instituzioa da Irlandan, herrialde irlandarra ordezkatzera ailegatuz. Irlandan, garai guztietako edari alkoholdun salduena bilakatu da. Guinness & Co. lantegiak urtero 2.000 milioi eurotako etekinak lortzen ditu garagardo honi esker. Gaur egun eta 1932 urtetik aurrera, Guinness, Diageo garagardogile multinazionalaren jabegoa da, egoitza Londonen duelarik. Guinness UDV eta Grand Metropolitan plc taldeen arteko batasunaren ondorioz... ...gehiago irakurri


Michael John "Mick" Collins edo irlanderaz Mícheál Seán Ó Coileáin (Cloich na Coillte, Corkeko konderria, 1890eko urriaren 16a – Béal na mBláth, Corkeko konderria, 1922ko abuztuaren 22a) buruzagi iraultzaile irlandarra, Irlandako Errepublikako ogasun ministroa, IRAren inteligentzia zuzendaria eta Itun anglo-irlandarreko negoziatzailea izan zen.

1922ko Irlandako Gerra Zibilean hil zuten. Gaur egun Irlandako alderdi politiko guztiek omendu eta onartzen dute Irlandako Estatu modernoa sortzean egin zuen lanagatik, baina bereziki Fine Gael alderdikoak dira bere jarraitzaile zuzenenak... ...gehiago irakurri