Aures
Wikipedia(e)tik
(Aurèstik berbideratua)
Aures[1] Aljeriako mendi-eskualdea da, Atlas sahararreko ekialdean dagoena, Batna probintzian (Xelia mendia, 2.328 m).
Berbereek jendeztatua, herri honen babeslekua izan da historian zehar, kanpoko inbasioak itsasertzeko lurraldeez jabetutakoan. Hiri nagusiak: Arris, Batna, Khenxela, Tazult, Timgad (garrantzizko aztarnategi arkeologiko erromatarra). Oasiak: Biskra, El Kantara.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.