Aura (mitologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aura (mitologia)
Greziar mitologia
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Familia
AitaLelanto
AmaPeriboea (en) Itzuli
Bikotekidea(k)Dioniso
Artikulu hau jainkosari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aura».

Antzinaro klasikoan, Aura[1] (antzinako grezieraz: Αὔρα edo Αὔρη) brisaren jainkosa eta titan bat izan zen. Peribea ozeanidearen eta Lelanto titanaren alaba, haizea bezain azkarra zen. Aurak Artemisaren kideekin ehizatzen zuen. Dioniso Auraz maitemindu zen baina alferrik saiatu zen lasterka harrapatzen. Aurak, berak baino arinago izanda, beti lortzen zuen ihes egitea, harik eta Afroditak, jainkoaren eskaerari erantzunez, erotu zuen arte. Honela, Dionisori errenditu zen, eta bi seme izan zituen berarekin, bikiak zirenak. Bere eromenean, Aurak, bat hil zuen, eta, ondoren, bere burua Sangario ibaira bota zuen. Orduan, Zeusek Aura iturri bihurtu zuen. Bikietako bat Jako izan zen.[2] Artemisak garaiz salbatu zuen Jako, Dionisori sagaratuko ziona.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 82. arauaː Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak. .
  2. Grimal, Pierre. (2010). Diccionario de mitología griega y romana. Bartzelona: Ediciones Paidós, 64 or. ISBN 978-84-493-2457-4..
Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.