Aymeric Picaud

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Aymeric Picaud (Parthenay-le-Vieux, XII. mendea) monje, idazle eta erromes frantziarra izan zen. Egun Codex Calixtinus edo Liber Sancti Jacobi eskuizkribua idazteagatik ezaguna da, Donejakue bidea egiteko oharrak ematen zituena.

[aldatu] Iter pro peregrinis ad Compostellam

Iter pro peregrinis ad Compostellam liburua Codex Calixtinus osatzen duten bost liburuetako azkena da. Eskuizkribua Compostelako Donejakue katedralean dago. Frantziatik Donejakue bidea egiteko lau ibilbide deskribatzen du (via Turonensis, via Lemovicensis, via Podiensis eta via Tolosana). Aymerikek zaldiz egin zuen ibilbidea eta bere oharrak batzuetan nahiko pintoreskoak dira[1].

Nafarrei buruz egin zuen deskribapena nahiko txarra izan zen:

« Herri barbaroa da, bere arraza eta ohiturak direla eta beste herri guztiak ez bezalakoa, gaiztakeriaz beterik, beltz kolorekoa, aurpegi itsusiarena, lizuna, maltxurra, faltsua, zitala, ustela, atseginzalea, mozkortia, biolentzia guztietan aditua, ankerra eta basatia, baldar eta faltsua, fedegabea eta zakarra, krudel eta borrokazale, sentimendu onak izateko ezgaia, bidegabekeria eta bizio guztiak dituena  »

[aldatu] Euskara

1140an bidai egin zuenean, euskarazko zenbait hitz eta esamolde hartu zituen, gero bere liburuan sartu zituenak[2]. Bere lana Erdi Aroko euskara ezagutzeko iturri nagusienetariko bat da. Hona hemen aipatutako hitzak[3][4]:

  • andrea
  • Andrea Maria
  • aragui (haragi)
  • araign (arrain)
  • ardum (ardo)
  • aucona (azkona)
  • belaterra (beretterra)
  • echea (etxe)
  • elicera (elizara)
  • ereguia (erregea)
  • gari
  • iaona (jauna)
  • Iaona domne Iacue (Jauna Done Jakue)
  • ogui (ogi)
  • Urcia (Urtzi, Jaungoikoa deitzeko)
  • uric (urik)

[aldatu] Erreferentziak

  1. Michel Record, Le guide du pèlerin à Saint-Jacques, Bordele: Sud-Ouest, 2004
  2. Etxegoien, J. "Orhipean, Gure Herria ezagutzen" Xamar: 1996
  3. Trask, L. The History of Basque Routledge: 1997 ISBN 0-415-13116-2
  4. Mitxelena, K. Textos arcaicos vascos ASJU 1964
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak