Baionako barrutia
Wikipedia(e)tik
Baionako barrutiaren kokapena Pirinio Atlantikoetan
Baionako barrutia Frantziar estatuko zati administratiboa da. Berau Pirinio Atlantikoak departamentuan eta Akitaniako lurraldean kokatzen da. Euskal Herrian, Lapurdi eta Nafarroa Behereko lurralde guztiak hartzen ditu, baita Zuberoako batzuk ere (Donapaleuko Kantonamenduaren barruan daudenak hain zuzen ere). Barrutiaren azpi-prefektura edota hiriburua Baiona da.
Guztira 248.840 biztanle ditu eta 2.269.89 km²-ko azalera.
Antolaketa [aldatu]
Guztira 19 kantonamendu eta 123 udalerri daude Baionako barrutian:
- Angelu Iparraldea
- Angelu Hegoaldea
- Baigorri
- Baiona Ekialdea
- Baiona Iparraldea
- Baiona Mendebaldea
- Bastida
- Biarritz Ekialdea
- Biarritz Mendebaldea
- Bidaxune
- Donapaleu
- Donibane Garazi
- Donibane Lohizune
- Ezpeleta
- Hazparne
- Hendaia
- Hiriburu
- Iholdi
- Uztaritze
|
|||||