Balenciaga

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Balenciaga Cristobal Balentziaga jostun eta diseinatzaileak sortutako moda-etxea da. Balentziagak Donostian zabaldu zuen bere lehenengo denda, 1915. urtean. 1932an Madrilen beste denda bat zabaldu zuen. 1937an Parisera zabaldu zuen bere enpresa, arrakasta handiz. Egoitza nagusia han kokatu zuen, Espainiako Gerra Zibiletik ihesi. Moda-etxea 1968 urtean itxi zen, eta lau urte geroago, 1972 urtean, Balentziaga bera hil zen. 1986 urtean beste enpresa batek hartu zituen Balentziaga moda-etxearen izena ustiatzeko eskubideak, eta egun Gucci taldearen esku dago.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Balenciaga Aldatu lotura Wikidatan