Balhae

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Balhae

Balhae (hangulez:발해, koreeraz: paɾɦɛ ahoskatua) Koreako antzinako estatua, VIII. mendean Tae Cho-Yang korear jeneralak Mantxuriako iparraldeko eta Korea iparraldeko tunguen leinuez eratu zuena. Balhaen aginpidea Koguryo estatuko aristokratek zuten, horiek baitziren, 668. urtean Sillako estatuak mendean hartu zituen arte, Ipar Korean eta Mantxurian aristokrazia osatzen zutenak. Balhae T´ang txinar dinastiari zergak ordaintzen zizkion estatuetako bat zen (618-907). Garai horretan lurraldeak Sungari eta Amur ibaien arteko tarte osoa hartzen zuen. Balhaek burujabetasuna 627. urtean galdu zuen, Asiako erdialdeko khitar leinuek mendean hartu zutenean. Leinu horiek Txinako iparraldean kokatu ziren, eta Liao dinastia eratu zuten (947-1125).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Balhae Aldatu lotura Wikidatan