Barbara Oakley

Wikipedia, Entziklopedia askea
Barbara Oakley

Bizitza
JaiotzaLodi (Kalifornia)1955eko azaroaren 24a (68 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaWashingtongo Unibertsitatea
Oakland University (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Hizkuntzakingelesa
errusiera
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea, katedraduna eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)Oakland University (en) Itzuli

Barbara Ann Oakley (Kalifornia, 1955eko azaroaren 24a) ingeniaritza irakaslea da Oaklandeko Unibertsitatean eta McMaster Unibertsitatean. STEAM hezkuntza eta honen ikuspegi ikertzailea bultzatu du. Ikaskuntzari buruz egin dituen MOOC ikastaroak ezagunak dira mundu osoan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lodin jaio zen, Kalifornian, 1955ean. Alfred eta Constance Grimen alaba. Aita, Bigarren Mundu Gerran bonbardero-pilotu gisa Estatu Batuetako armadako aire-armadan aritu zen. Haurra zenean bere familiarekin maiz aldatu zen etxez, eta 16 urte zituenean hamar herri ezberdinetan bizi izan zen. Garai hartan, gorroto zituen zientzia eta matematika.[1]

Bigarren hezkuntza amaitu ondoren, AEBko armadan sartu zen beste hizkuntza batzuk ikasteko asmoz.[1] Armadak Washingtongo Unibertsitatera bidali zuen ikastera, eta han hizkuntza eta literatura eslaviarretako lizentziatura bat egin zuen. Errusiera ere ikasi zuen Defense Language Institute izeneko erakundean.[2] Alemanian seinale-ofizial gisa aritu zen lau urtez, eta kapitain-maila lortu zuen.[3]

26 urte zituela, armadako etapa amaitu eta gero, erronka ezarri zion bere buruari: ea hizkuntzak ikastera ohituago zegoen bere burmuina "berrezi" zezakeen txikitan gorroto zituen Matematika eta Zientzia ikasteko. Algrebra ikasi zuen eta zaila gertatu zitzaion baina patxadaz hartu zuen eta ingeniaritza ikastea erabaki zuen, armadan lan egin zuen komunikazio-taldea hobeto ulertzeko.[1]

Washingtongo Unibertsitatean ingeniaritza elektrikoko lizentziatura bat egin zuen 1986an. Lizentziatura lortzeko ikasten ari zela, Bering itsasoko arraste-ontzi sobietarretan itzultzaile gisa lan egin zuen. Denbora horretan izandako esperientziei buruzko liburu bat ere idatzi zuen, Hair of the Dog: Tales from Aboard a Russian Trawler[4] izenekoa. Irrati-operadore gisa denboraldi bat eman zuen Antartikako Hego poloko Estazioan. Han Philip Oakley. Ezagutu eta gutxira ezkondu ziren, 1984ko otsailaren 1ean. Lau seme-alaba dituzte, lehen Kosovoko errefuxiatuak ziren bi alaba eta bi seme-alaba adoptatu.

Detroitera joan zen bere familiarekin 1989an. Ford-entzat lan labur bat egin zuen, eta, gero, Oaklandeko Unibertsitatera joaten hasi zen aholkularitza-lanak egiten zituen bitartean. Ingeniaritza elektriko eta informatikoko maisutza jaso zuen 1995ean. Horren ondoren, bere heziketarekin jarraitu zuen, eta sistemen ingeniaritzako doktorea izan zen 1998an.[5]

Ibilbide akademikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1998an, Oaklandeko Unibertsitateko ingeniaritza-irakasle bihurtu zen, doktoretza batekin graduatu ondoren. Oaklandeko Industria Ingeniaritza eta Sistema Saileko kide izaten jarraitzen du.[5]

Hezkuntzari buruzko ikerketa ezberdinetan parte hartu zuen. Ikertu zituen arloen artean aipatzekoak dira STEM hezkuntza, ingeniaritzako hezkuntza, online ikaskuntza, MOOC eta horren ondorioak.[1]

Terry Sejnowskirekin batera, Learning How to Learn: Powerful mental tools to help you master tough subjects[6] ikastaroaren edukia prestatu zuen. Ikastaroaren lehen hiru edizioak 2014ko urritik 2015eko urtarrilera bitartean izan ziren, eta guztira 300 000 parte-hartzaile erakarri zituen. 3.5 milioi pertsonak eman dute izena ikastaroa hasi zenetik.[2][7][8]

Ikaskuntzari buruzko iritzi-artikuluak idatzi ditu The Wall Street Journal eta The New York Times egunkarietan.[9] [10][11]

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Uncommon Sense Teaching: Practical Insights in Brain Science to Help Students Learn, Barbara Oakley, Beth Rogowsky, Terrence J. Sejnowski. Tarcherperigee, 2021[12]
  • Learning How to Learn: How to Succeed in School Without Spending All Your Time Studying; A Guide for Kids and Teens, Barbara Oakley, T.Sejnowski, Alistair McConville, Tarcher-Gupen 2018 [13]
  • Mindshift: Break Through Obstacles to Learning and Discover Your Hidden Potential, Barbara Oakley. Tarcher Perigee 2017.[14]
  • A Mind for Numbers, Barbara Oakley, Tarcher-Penguin, 2014. New York Times best-selling science book.[15]
  • Practicing Sustainability, Guruprasad Madhavan, Barbara Oakley, David Green, David Koon eta Penny Low. Springer, October, 2012.[16] Nautilus Silver Book Award[17] sarirako hautatu zuten 2013an.
  • Pathological Altruism Eds Barbara Oakley, Ariel Knafo, Guruprasad Madhavan, David Sloan Wilson, Oxford University Press, 2012.[18]
  • Cold-Blooded Kindness, by Barbara Oakley, Prometheus Books, 2011.[19]
  • Career Development in Bioengineering and Biotechnology, Ed. Guruprasad Madhavan, Barbara Oakley, Luis Kun, Springer, 2008.[20]
  • Evil Genes: Why Rome Fell, Hitler Rose, Enron Failed and My Sister Stole My Mother's Boyfriend, by Barbara Oakley, Prometheus Books, 2007.[21]
  • Hair of the Dog: Tal from Aboard a Russian Trawler, Barbara Oakley, WSU Press, 1996.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d (Gaztelaniaz) «Estrategias para aprender mejor» BBVA Aprendemos Juntos 2030 (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
  2. a b (Ingelesez) Schwartz, John. (2017-08-04). «Learning to Learn: You, Too, Can Rewire Your Brain» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
  3. (Ingelesez) Barbara Oakley | Center for Inquiry. 2018-07-10 (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
  4. a b (Ingelesez) Oakley, Barbara A.. (1996). Hair of the Dog: Tales from Aboard a Russian Trawler. Washington State University Press ISBN 978-0-87422-135-0. (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
  5. a b (Ingelesez) «Oakley - Directory - School of Engineering and Computer Science» Responsive-Main-Page (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
  6. (Ingelesez) «Aprendiendo a aprender: Poderosas herramientas mentales con las que podrás dominar temas difíciles (Learning How to Learn)» Coursera (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
  7. (Ingelesez) Markoff, John. (2015-12-29). «The Most Popular Online Course Teaches You to Learn» Bits Blog (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
  8. (Ingelesez) «EdPlus at ASU partners to provide universal learning techniques to youth» ASU News 2019-02-26 (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
  9. (Ingelesez) Oakley, Barbara. (2014-09-22). «Barbara Oakley: Repetitive Work in Math? That's Good» Wall Street Journal ISSN 0099-9660. (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
  10. (Ingelesez) Oakley, Barbara. (2014-09-22). «Barbara Oakley: Repetitive Work in Math? That's Good» Wall Street Journal ISSN 0099-9660. (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
  11. (Ingelesez) Oakley, Barbara. (2018-08-07). «Opinion | Make Your Daughter Practice Math. She’ll Thank You Later.» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
  12. (Ingelesez) «Uncommon Sense Teaching: Practical Insights in Brain Sc…» Goodreads (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
  13. (Ingelesez) «Learning How to Learn: How to Succeed in School Without Spending All Your Time Studying.» Goodreads (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
  14. (Ingelesez) «Mindshift: Break Through Obstacles to Learning and Disc…» Goodreads (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
  15. (Ingelesez) «A Mind for Numbers: How to Excel at Math and Science (E…» Goodreads (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
  16. (Ingelesez) «Cover Practicing Sustainability» Barbara Oakley (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
  17. (Ingelesez) Nautilus Book Awards – Better Books for a Better World. (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
  18. (Ingelesez) «Pathological Altruism» Barbara Oakley (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
  19. (Ingelesez) «Cold-Blooded Kindness» Barbara Oakley (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
  20. (Ingelesez) «Career Development in Bioengineering and Biotechnology» Barbara Oakley (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
  21. (Ingelesez) «Evil Genes: Why Rome Fell, Hitler Rose, Enron Failed an…» Goodreads (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]