Kosovo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kosovoko Errepublika
Republika e Kosovës
Република Косово / Republika Kosovo
Kosovoko bandera
Bandera

Kosovoko armarria
Armarria

Nazio ereserkia:
Europa
Kosovo: kokalekua
Hiriburua
(eta hiri handiena)
Pristina
42°40′N 21°10′E / 42.667°N 21.167°E / 42.667; 21.167Koordenatuak: 42°40′N 21°10′E / 42.667°N 21.167°E / 42.667; 21.167
Hizkuntza ofiziala(k) Albaniera eta Serbiera
Gobernua
Presidentea
Lehen Ministroa
Errepublika (NBEn protektoratua)
Atifete Jahjaga
Isa Mustafa
Independentzia
- Aldarrikatua
- Onartua
2008ko otsailaren 17a
Onartu gabea
Eremua
• Guztira
• Ura

10.887 km² (166)
% n/a
Biztanleria
• Zenbatespena (2005)
• Errolda (-)
• Dentsitatea

Herritarra

2.200.000 (142)
-
220 biztanle/km² (-)

kosovar[1]
Dirua Euro, serbiar dinarra iparraldean. (EUR)
Ordu eremua
 • Udan (DST)
CET (UTC +1)
CEST (UTC +2)
Interneteko domeinua .''oraindik ez du''
Telefono aurrezenbakia ++381
Independentzia oraindik ez da onartua. Iparraldean dauden eremu Serbiarretan dinarra erabiltzen da.

Kosovoko Errepublika[1] (albanieraz: Kosovë, Kosova; serbieraz: Косово edo Космет / Kosovo edo Kosmet), antzina, Kosovo-Metohija (albanieraz: Republika e Kosovës; serbieraz: Република Косово) alde bakarretik independentzia aldarrikatu duen Europako hego-ekialdeko lurralde bat da.

Gaur egungo Kosovoren egoera Jugoslavia ohiaren desintegrazio prozesuaren emaitza da, nahiz eta aurrekari zuzenak XIX. mendeko Balkanetako nazionalismoen sorreran dauden. Zehazki, albaniar eta serbiar nazionalismoen arteko gatazka iturria izan da ordutik. Serbiak, bertako probintzia autonomo bezala aldarrikatzen du. 1999tik 2008ra, Kosovoko Gerra amaitu ostean, NBEren administraziopean geratu zen. 2008ko otsailaren 17an Kosovoko Parlamentuak Serbiarekiko independentzia aldarrikatu zuen; azken honek, Errusia eta beste zenbait estaturekin batera, legez kanpokotzat jotzen du aldarrikapen hori. Ekainaren 15ean Konstituzio berria sinatu zuten, estatu baten botere guztiekin.

Geografia

 Mapa de es:Kosovo
Kosovoko mapa.

Mugakide hauek ditu: Montenegro, Albania, Mazedonia eta Serbia.

Pristina hiriburua eta Prizren (500.000 biztanle) dira hiri jendetsuenak. Badira beste bost hiri 50.000 biztanletik gorakoak. Eskualde nagusia Metohija da, arro handi bat Kosovoko mendebaldean ( Djakovica, Orahovac eta Prizren herriak), Kosovo eskualdea Sitnica ibaiaren inguruko beste arro bat da (Uroaevac, Priatina, eta Kosovska Mitrovica), Malo Kosovo edo Kosovo Txikia, (Podujevo), Metohijaren eta Kosovoren artean Drenica dago (Srbica, Klina eta Malisevo).

Gizartea

Erlijio banaketa hau da % 92 musulmanak, % 7 kristau ortodoxoak; % 1 katolikoak. Gehienak albaniarrak dira; iparraldean, serbiar enklabeak daude.

Historia

Antzinatean traziar eta iliriarren arteko muga izan zen. K. a. 160an Erromak konkistatu zuen eta Illyricum probintziaren parte bihurtu zen. VI eta VII. mendeetan zehar, tribu eslaviarrak sartzen joan ziren eta bertako populazioarekin nahasten. 850erako kultura eslaviar kristaua erabat nagusitu zen inguruan, eta Bulgariako inperioko parte bihurtu zen.

Bulgariarren, serbiarren eta bizantziarren inperioen parte izan zen, harik eta 1346an Serbiako inperioan sartu zen arte. 1389an serbiar, bulgariar eta albaniarrek gerra galdu zuten Otomandar Inperioaren aurka eta pixkanaka lurralde guztia otomandarren esku geratzen joan zen, XX. mendera arte.

XIII. mendearen amaieran, Kosovo eta Metohijako lurraldea Nemanjić dinastiaren egoitza izan zen. Hura izen zen, orobat, Serbiako eliza ortodoxoaren kokaleku nagusia. Pristina garrantzi handiko merkataritza-gunea zen garai hartan. Meagintzak ere garrantzi handia izan zuen, zilargintzak batik bat. Serbiar inperioa eratu zenean, monarkia absolutuaren gobernu feudal bihurtu zen, eta Kosovoko lurrak Branković familiari egokitu zitzaizkion. Serbiar inperioa desegin zenean, otomandar inperioak eslaviar lurraldeak menderatu nahi izan zituen, eta Kosovoko gudu ospetsuan borrokatu zen serbiar armadarekin, 1389an. Gudu hura otomandarrek irabazi bazuten ere, gizon asko galdu zituzten, eta Kosovoko hondamen hura serbiarren mitologia nazionalak bere baitan atxikia izan du gaur arte. Otomandarrek Kosovo mendean hartzeak islamizazio prozesu bat ekarri zuen; prozesu hori hirietan hasi zen eta mende bat baino gehiago iraun zuen. Kristau askok fede berria bereganatu zuten, arrazoi ekonomiko eta sozialengatik, besteak beste, musulmanei onura eta eskubide handiak ematen baitzitzaizkien eta eliza ortodoxo eta katolikoak zerga handiagoak ordaintzera behartu baitzituzten agintari musulmanek. Albaniarrak eslaviarrak baino lehenago bihurtu ziren musulman, eta ugaritu ere egin ziren kopuruz. 1689an, Erromatar eta Germaniar Inperio Sakratuaren eta Otomandar Inperioaren arteko gerrak bete-betean jo zuen Kosovo. Austriarrak Kosovoraino iritsi eta Belgrad mendean hartu zuten; serbiar askok austriarrekin bat egin zuten, eta otomandarrek kontraerasoa jo zutenean, gogor zanpatu zituzten serbiarrak eta haietako askok ihes egin behar izan zuten. Harrezkero, gaurdaino, Kosovoko biztanle gehienak albaniarrak izan ziren eta gutxiengo kristau batzuk geratu ziren. XIX. mendearen bukaeran, albaniar nazionalismoak goraldia izan zuen, eta horrek eragin handia izan zuen Kosovon ere. Balkanetako Lehenengo Gerran, Otomandar Inperioa erabat garaitu zuten, eta otomandarrek ia Balkan osoetatik erretiratu behar izan zuten; orduan sortu zen Albania, baina Serbiak aitzina bere mendean izandako lurraldeak berreskuratu zituen, Kosovo tartean, albaniarren heren bat Albaniatik kanpo utziz horrela. 1912. urteaz gero, beraz, Kosovo Serbiaren baitan geratu zen, eta horrek aldaketa handia eragin zuen biztanlerian: milaka albaniar Albaniara joan ziren, eta agintari berriek plan bat jarri zuten abian Kosovo serbiarrez jendeztatzeko, eta, horretarako, albaniar asko sarraskitu zituzten. Lehen Mundu Gerraren ondoren, serbiar agintariek hainbat administrazio txikiagotan banatu zuten Kosovo eta albaniarrak zanpatzen jarraitu zuten. II. Mundu Gerran, Ardatzeko Potentziak Jugoslavia inbaditu zuten 1941ean. Italia faxistaren mendeko Albania handiaren, Bulgariako Erresumaren eta Serbiaren artean banatu zuten Kosovo. Erresistentziako albaniar talde armatuak Kosovo etniaren aldetik homogeneizatzen saiatu ziren, juduak, ijitoak eta eslaviarrak deportatuz. Bigarren Mundu Gerra bukatu zenean, erresistentzia komunistako partisanoak nagusitu, eta Kosovo Jugoslaviako Herri Errepublika Demokratiko sortu berriaren barruan geratu zen. 1946an, administrazio autonomo berezi bat sortu zen Kosovon, aurrenekoz otomandarren garaitik, hasieran Serbiako Errepublika Sozialistaren administrazioaren baitan eta, 1963az geroztik, probintzia gisa. 1974an, Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistaren baitan, Kosovo Probintzia Autonomo Sozialista sortu zen. Autonomia horrekin batera, eskolak albanieraz erakusten hasi ziren eta Kosovoko gobernua albaniar-kosovarren esku geratu zen neurri batean. Kosovoren autonomia albaniarren alde areagotzeak tirabirak sortu zituen bertako serbiar komunitatearekin, diskriminatua sentitzen baitzen; gainera, albaniarrak gero eta gehiago ugaltzen ari ziren, haien jaiotza tasa serbiarrena baino askoz handiagoa baitzen. 1980an, Tito hil zenean, tirabira etnikoak areagotu egin ziren Jugoslavia osoan eta bereziki Kosovon. 1980ko hamarraldian, Slobodan Milošević serbiar buruzagiak gogotik akuilatutako nazionalismoaren eraginez, Kosovok eta Jugoslaviako gainerako errepublikek boterea eta burujabetza galdu zuten. 1989an, Kosovori autonomia kendu zioten, albaniarrei eskubide politikoak mugatu zitzaizkien eta serbiarren kolonizazioa bultzatu zen. Jugoslavia desegiten ari zen artean, Kosovok bere aginpide guztia galdu zuen Serbiaren mende. 1991n, Kosovok independentzia deklaratu zuen. 1992an, Ibrahim Rugova izendatu zuten Kosovoko lehendakari eta hainbat kosovotar erakunde sortu ziren, baina gobernu hori ez zuten nazioartean onartu. Garai hartan sortu zen Kosovoko Askapenerako Armada (UCK), serbiar armadari aurre eginez Kosovoren independentzia lortzeko. 1990eko hamarraldia bukaeran hasi zen Kosovoko gerra. Gerra bukatu ondoren, NBEk erabaki zuen Nazio Batuen Behin Behineko Administrazio bat ezartzea Kosovon (MINUK), eta segurtasuna, berriz, KFOR indar multinazionalaren esku uztea. Hala ere, albaniar batzuek mendekuzko ekintzak egin zituzten serbiarren aurka eta milaka serbiar-kosovarrek Serbiara ihes egin zuten, baina serbiar enklabe batzuk geratu ziren Kosovon. 2001ean, MINUKek erabaki zuen agintearen zati bat albaniar-kosovar komunitatearen esku uztea, eta hala sortu ziren Kosovoko legebiltzarra eta lehendakaritza eta lehenengo hauteskundeak egin ziren. Geroztik, Serbiako agintariak, Kosovokoak eta NBE Kosovoren estatusa negoziatzen aritu ziren. 2008ko otsailaren 17an, Kosovoko legebiltzarrak, bilera berezian, independentzia deklaratu zuen, Kosovoko Errepublika izenarekin. Estatu Batuek, Erresuma Batuak eta Frantziak deklarazio horren alde egin zuten, eta Serbiak eta Errusiak, berriz, erabat gaitzetsi zuten. Protesta gogorrak izan ziren Serbian, baina Europako Batasuneko eta Balkanetako estatu askok ofizialki onartu zuten estatu berria; Errusiak erabat gaitzesten duenez eta betoa ezarri dionez, NBEk ez dute Kosovoren independentzia onartu. Hashim Thaçi Kosovoko Alderdi Demokratikokoa da Kosovoko Lehen Ministroa, eta administrazioaren zati handi bat bere esku baldin badu ere, MINUKi dagokio barne segurtasuna. Kosovoren iparraldeko serbiar enklabea, berriz, Serbiar Errepublikaren mendean dago.

2014ko abenduaren 8an, Kosovon gobernua osatzeko hitzarmena egin zuten[2]. Abenduaren 9an, gobernua osatu zuten Kosovon, sei hilabeteren ostean[3].

Ekonomia

Kosovoko ekonomia Europako behartsuenetako bat da; biztanleko diru sarrera 1.500 eurokoa zen 2006an. Emigranteen bidalketek eta atzerriko herrialdeen laguntzak garrantzi handia dute Kosovoko ekonomian. Industriaren sektorea oso ahula da eta elektrizitate hornikuntza, berriz, badaezpadakoa. Langabezia tasak oso handiak dira, % 40-50 ingurukoak. Ezkutuko ekonomiak indar handia du Kosovon eta gasolina, zigarro eta zementoaren kontrabandoarekin lotuta dago gehienbat. Ustelkeriak eta gaizkile talde antolatuen eraginak kezka handia sortu du nazioartean.

Banaketa administratiboa

Sakontzeko, irakurri: «Kosovoko udalerriak»

Kosovo zazpi barrutietan banatuta dago:

Demografia

Etnien arabera

  •  %88a albaniar - (1.996.000 – 2.072.000)
  •  %8a serbiar (60.000 – 90.000)
  •  %2a gorani (41.000 – 57.000)
  •  %1,5a ijito (34.000 – 38.000)
  •  %0,5a turkiar (17.000 – 19.000)

Erlijioaren arabera

  •  %83a musulman
  •  %10a katoliko
  •  %7a ortodoxo serbiar

Erreferentziak


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Kosovo