Barne Indarra (Star Wars)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Barne Indarra George Lucasen sortutako Star Warsen unibertsoan, Sith eta Jediei euren boterea ematen duena da. Existitzen diren gauzek sortutako energia eremu metafisiko bat da, alde guztietan dagoena ("gauza bakoitza" musika partitura interpretatzen duen musikari bakoitzaren parekoa da). Unibertso guztia eta bertan dagoen guztia hartzen du. Unibertsoko indarra da, eta galaxia elkartuta mantentzen duena. Jedi eta Sithek euren gorputzarekin erabil eta kontrola dezakete barne indarra, hala, telekinesia, iragarmena, kontrol mentala, erreflexuak eta abiadura handitzea bezalako trebeziak eta beste ahalmen psikologiko eta fisiko batzuk lortuz. George Lucas Japoniako sintoismoa eta zeltena bezalako erlijioetan oinarritu zen. Jedi zaldunak zelten eta budisten tradizioetako heroiak gogorarazten dituzten elkartearen zerbitzurako eta izpirituzko bokazioa duten gerlariak dira.

Aldeak

Alde argia

Indarraren alde argiko kontzeptua oinarritzen dira jakindurian, armonian eta justizian. Alde argiko indarrak ez dira gudarako erabiltzen baizik eta, besteei laguntzeko. Indarrean benetan sinisten zutenak hil eta gero arima libre batean bihurtzeko joera zuten esaterako: Yoda, Luke Skywalker, Mace Windu, Obi-Wan Kenobi gehien bat.

Alde iluna

Indarraren alde iluneko osagaiak maltzurra, gorrotoa, amorrua eta mendekuak dira. Hauek enfokatuta daude batez ere, kontrol absolutuan eta desagerpenean. Hauek, Jediek baino azkarrago ikasten nahiz, indarra erabiltzen zuten baina, hiltzean gorputza osorik erretzen zitzaien. Adibidez: Darth Sidious, Darth Maul, Darth Vader ziren galaxia osoko zitalenak.